Urriaren 27an, igandea, Karrikestu elkarteak Etxarri Aranazko historia eta beheko basoko ondarea Arkaitz Errazkin eta Manu Gomezen eskutik ezagutzeko txangoa antolatu du. Besteak beste, trikuharriak, txondorrak, errotak eta harrobiak ikusiko dituzte txangoan. Irteera 09:00etan Etxarriko Kanpineko goiko aparkalekutik izanen da, eta 11:00ak aldera, txangoaren erdian, gosaria eginen dute, San Adriango mahaitan elkarteak eskainita.
Urriaren 27an, igandea, antzerkia, bideo animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen Anbotoko Mari haurrendako ikuskizuna izanen da, 17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean. 3-10 urte arteko haurrei zuzendutako ikuskizuna, Logela Multimedia taldearen eskutik, udaleko Kultura sailak antolatuta. Antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen ikuskizun multimedia. Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora.Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin.Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin, Marik harrapa ez dezan. Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko. 3 eta 10 urte bitarteko haurrendako bideratuta dago, eta sarreran 3 eurotan eros daitezke, aurretik, Olaztiko Udaleko webgunean eta kultur etxean eta egunean bertan, 3,5 eurotan, txarteldegian.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |