Etxarrenen eta Lekunberrin jokatuko da 27. Guillermo Mazo Memoriala
Urriaren 30ean, asteazkena, 18:00etan, Juan Luis Larraza Lakuntza idazle etxarriarrak Bernoa liburuaren aurkezpena eginen du, Altsasuko Iortia kultur guneko hitzaldi aretoan. Nobela historikoa da Larrazak idazi duena, eta XIII. eta XIV. mendeetako Etxarri Aranatzen oinarritzen da. GK Komunikazioak argitaratu du liburua, eta Altsasuko aurkezpena Altsasuko Liburutegiak antolatu du, udalaren babesarekin.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.