Urriaren 31n, osteguna, garai batean bezala ospatzen zen bezala ospatuko dute Gau Beltza, Bakaikun. "Arbiak barrutik hustu, bertan argia sartu, eta herriko txoko ilunak argitzen zituzten". Hortaz, 16:30ean kalabazak prestatzeko auzoan elkartuko dira, ondoren, 18:30ak aldera, musikaz girotutako kalejira eginen dute, eta 19:30 gaztain erre jana izanen da. Etxetik oihal zaharrekin janzteko eta aurpegia izara txuri batekin estaltzeko oharra zalbadu dute. Kalejira iraun bitartean, 15 minutuz kaleko argiak itzaliko dituzte. Gau Beltza Bakaikun Urriak 31 osteguna 16:30 Kuiak prestatzeko elkartu, auzoan. 18:30 Kalejira musikaz girotuta, herritik. 19:30 Gaztainak erretzea.
Urriaren 31n, osteguna, Pikuxarrek antolatuta, Ibilbide beltza eginen dute Irurtzunen Gau Beltza ospatzeko: Misterioz eta Mitologiaz beteriko ibilbidea izanen da, Iskidien, Tramankuluen, Musika eskolako triktilarien, txalapartarien eta Lorena Arangoa, Izaskun Mugika eta Ion Barbarin aktoreen parte hartzearekin. Ibilbidea 17:30etik aurrera Ardantzetako xendan izanden da (eguraldi txarrarekin Atakondoa eskolan). Sarrerak Pikuxarren 5 eurotan salgai egonen dira (3 eurotan sei urtetik beherakoendako) urriaren 25etik aurrera, agortu arte.
Urriaren 31n, osteguna, Gau Beltza ospatuko dute Lakuntzan; 18:00etan Elai Alai taldearekin dantzak egonen dira, eta ondoren makillaje tailerra eta photocalla izanen da, eta norberak bere kandela sortzeko aukera izanen du ere (kristalezko potea etxetik eramateko eskatu dute). 19:30ean txokolate jana eta gaztainak izanen dira eta 20:00etatik Iturrizar kaletik aurrera pasa egonen da. Gau beltza Lakuntzan Urriak 31 osteguna 18:00 Dantza Elai Alairen eskutik. Ondoren, tailerrak: makillajea eta photocall, eta sortu zuren kandela. 19:30 Txokolate jana eta gaztainak. 20:00 Iturrizar kaletik aurrera pasa...
Urriak 31n, osteguna, Gau Beltza ospatuko dute Arbizun; arbizuarrak etxetik mozorrotuta aterako dira, eta plazan aurpegi margoketa izanen dute. Ondoren, 3 urtetik gorakoendako ipuin kontalaria izanen da, liburutegian eta ospakizunarekin amaitzeko kalejira eta gaztain erreak jatea egonen da. Urriaren 27an, igandean, kalabaza hustutze tailerra egon zen, Ludotekan. Gau Beltza Arbizun Urriak 27 igandea 17:30 Kalabaza hustutze tailerra, ludotekan. Urriak 31 osteguna 18:00 Aurpegi margoketa, plazan (etxetik mozorrotuta etorri). 18:30 Ipuin kontalaria, liburutegian. 19:00 Kalejira. Ondoren, gaztain erreak, plazan.
Urriaren 31n, osteguna, Gau Beltza ospatuko dute Altsasun; Iñigo Aritza ikastolak antolatuta, 19:00etan, Txiokan bilduko dira kalejiran ateratzeko. Bestetik, Intxostiapuntan ere, Altsasuko gazte gunean, Gau Beltza ospatuko dute; 1,5 euro truke.
Urriaren 31n, osteguna, Lituaniako Vilniusko Kivi Children's Choir abesbatzaren kontzertua izanen da, 19:30ean, Irurtzungo San Martin de Tours elizan, Nafarroako Nazioarteko XXIX. Ziklo Koralaren barruan. Abesbatzako zuzendaria Danguole Aukseliene da. Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatzen du Nazioarteko Ziklloa eta Munduko Abesbatzen 30 kontzertu emanen dituzte Nafarroan barna.
Urriaren 31n, osteguna, Olatzagutiko Barandi tabernan Gau Beltza ospatzeko zenbait ekimen antolatu ditu; 19:30etik 21:30era pintxo potea izanen da, eta kañak eta garagardo marka ezagun bat prezio berezian egonen dira; ondoren, Roberto Urrutia mariatxiaren kontzertua izanen da. Kontzertuaren ondoren afarietarako unea izanen da, eta gaua amaitzeko Licor Picon festa izanen da eta edaria probatzeko eskaintze berezia izanen da, musika, opariak... Gau Beltza Barandi tabernan Urriak 31 osteguna 19:30 - 21:30 Pintxo pote. 20:00 Roberto Urrutia mariatxia. 21:00 - 23:00 Afariak. 23:00 Licor Pocion festa.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 31tik azaroaren 3ra antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista, Altsasun.
Urriaren 31n eta azaroaren 3an eta 4an, osteguna, igandea eta astelehena, Paz Vega zinemagilearen zuzendari bezala egin duen lehenengo filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Sevilla, 1984ko ekaina. Rita eta Lolo 7 eta 5 urteko bi anai-arreba dira, eta langile-familia xume batean bizi dira. Udako oporrak hasi dira eta herrialde osoa iraulita dago futboleko Eurokoparekin, Espainia final laurdenetara igaro baita. Beroak estutu egiten du, eta Ritak hondartzara joatea amesten du, baina auzoko bizimoduak erreserbatuta al dauzka beste sorpresa batzuk? Fitxa artistikoa: Sofia Allepuz, Alejandro Escamilla, Paz Vega, Roberto Alamo, Daniel Navarro, Paz de Alarcon, Amada Santos, Margarita Asquerino, Enara Prieto, José Luis Rasero. Saioak: Urriak 31, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Azaroak 3, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Azaroak 4, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Urriaren 31n eta azaroaren 3an, osteguna eta igandea, Thaddeus O'Sullivan zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Ballyfertip, Irlanda, 1960. Dublin kanpoaldeko komunitate gogor batek bere erritmoa jarraitzen du, leialtasun, fede eta batasun tradizioetan errotua. Ballyfermoko emakumeek amets tentagarri bat besterik ez dute askatasuna dastatu eta etxeko bizitzatik ihes egiteko: Frantziako Lourdes hiri sakratura erromes joatea. Eta apaiz lotsagabe eta errebeldearen interferentzia onbera pixka batekin, Lily, Eileen, Dolly eta Sheila lagun minak dira herriko errifaren gau zalapartatsuan beren bizitzako txartela irabazi duten zorionekoak. Fitxa artistikoa: Laura Linney, Maggie Smith, Kathy Bates, Stephen Rea, Agnes O'Casey, Niall Buggy, Shauna Higgins, Fionnuala Murphy, Lesley Conroy, Mark O'Halloran, Janet Grene, Luke Jackson Smith, Eric D. Smith. Saioak: Urriak 31, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Azaroak 3, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.