Azaroaren 10ean, igandea, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Urbiara 11 kilometroko ibilbidea eginen du. 08:00etan, taldearen Altsasuko egoitzan elkartuko dira mendi aterpera joateko kotxeetan.
Azaroaren 10ean, igandea, Leandro Fernandezek gidatzen duen 16 urtez azpiko Nafarroako selekzioak lagunarteko partida jokatuko du Irurtzenen, Espainiako Txapelketa prestatzeko.
Azaroaren 10ean, igandea, Haritz Zaharren Ibilbidea, eta azaroaren 24an, igandea, zoru pelbikoa lantzeko ariketak egitera gonbidatu ditu Sakanako Mankomunitateak emakume sakandarrak. Doaneko ekitaldiak dira, baina aurretik izena eman beharra dago, antolaketarako
Azaroaren 10ean, igandea, 'Etorkizuna Susundeguirentzat. Konponbidea orain!' manifestazioa deitu du langile batzordeak.
Azaroaren 10ean, igandea, 17:00etan, Rescate en África. Una película de huevos Gabriel eta Rodolfo Riva-Palacio Alatriste zinemagileen animaziozko familiarteko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Totok eta haren lagunek arrautzak erreskatatu behar dituzte, Afrikako gourmet janari-ekitaldi baterako eraman baitituzte. Saioa: Azaroak 10, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian (4 euro).
Azaroaren 10ean, igandean, 17:00etan, Koadrilan dantzan, dantza urbanoko master classa izanen da, Bakaikuko eskola zaharretan, Gora Gora Fest! programaren barruan. Ikastaroa 6 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago.
Azaroaren 10ean, igandea, Yarleku Teatro konpainiaren '104. haurra' antzezlanaren emanaldia izanen da, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Eva Azpilikueta altsasuarra eta Laura Villanueva dira antzezleak, eta Jokin Oregin zuzendu du lana. Umezurztegi batean adoptatua izateko irrikan dagoen neskato bat da protagonista. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, jantziak egiten eta josten ematen ditu egunak. Emanaldia euskaraz izanen da. Antzezlana ikusi nahi duzu? Guaixe Kide bazara, sarreren zozketan parte har dezakezu! >>> https://guaixe.eus/zozketak/104-haurra/bazkidea
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta abenduaren 10ean, Sakanako Mankomunitateak antolatutako joskintza tailerrak izanen dira; Patchwork, josteko makina erabiltzeko, brodatu tailerra, poltsak sortzeko eta kanzashi tailerrak izanen dira, hain zuzen. Plazak mugatuak dira, eta dagoeneko brodatu eta kanzashi tailerrak beteta daude. Tailerrak 16:00etatik 19:00etara izanen dira, Mankomunitateko egoitzan, eta izena ematea doan da info.hondakinak@sakana-mank.eus edo 674 144 114 telefonoan. JOSKINTZA TAILERRAK Azaroak 5Patchwork tailerra Azaroak 12 Josteko makina egokitu eta erabiltzen ikasi Azaroak 19Brodatu tailerra. Arropa apaintzeko eta konpontzeko. (BETETA) Azaroak 26 Sortu zure poltsa. Abenduak 10 Kanzashi, ehunezko loreak. (BETETA)
Azaroaren 7an, 10ean eta 11n, osteguna, igandea eta astelehena, Clint Eastwood zinemagilearen Jurado #2 filma estreinatu berriaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Justin Kemp goi-mailako hilketa baten epaiketan epaimahai bateko kide den familia-gizona, dilema moral serio batekin borrokan ari da... Dilema hori epaimahaiaren erabakian eragiteko erabil dezake, eta akusatutako hiltzailea zigortu (edo askatu) dezake. Fitxa artistikoa: Nicholas Hoult, Toni Collette, J.K. Simmons, Chris Messina, Zoey Deutch, Cedric Yarbrough, Kiefer Sutherland, Gabriel Basso, Leslie Bibb, Ella Fraley, Scott Alan Smith, Grant Roberts, Ryan Pimentel. Saioak: Azaroak 7, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Azaroak 10, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Azaroak 11, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Azaroaren 7an eta 10ean, osteguna eta igandea, Iciar Bollain zinemagilearen Soy Nevenka Nevenka Fernandez Ponferradako zinegotziak jasandako sexu erasoaren auziaren inguruko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Saioak: Azaroak 7, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Azaroak 10, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5neuro).
Azaroaren 8tik 11ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte San Martin festak Irurtzunen.
Azaroaren 11n 45 urte beteko dira Mikel Arregi erahil zutenetik, eta Mikel Arregi Gogoan herri ekimenak familiarekin batera hainbat ekimen antolatu ditu, Egiaren bidean, askatasuna amets lelopean: azaroaren 9an, ekitaldia, performancea, auzatea eta herri bazkaria eginen dute; azaroaren 11n, urtero bezala, lore eskaintza monolitoan, eta abenduaren 26an Arghitzen dokumentalaren proiekzioa izanen da. Bazkarirako txartelak Sorginak eta Apurren salgai daude, 26 eurotan; mendua sasoiko entsalda, kroketak eta onddo brika, oilasko errea patata eta piper berdeekin, eta postrez izozkia, txokolate beroa eta teilarekin izanen da, ardoa, sagardoa eta ura eta kafea barne. Mikel Arregi Gogoan 45. urteurrena Azaroak 9 larunbata 12:00 Ekitaldia, Lakuntzako kultur etxean. 13:00 Auzatea, Lakuntzako plazan. 15:00 Bazkaria, Lakuntzako Pertza Elkartean. Azaroak 11 astelehena 19:00 Lore eskaintza, Etxarri Aranazko monoliltoan. Abenduak 26 osteguna 18:00 Arghitzen dokumentalaren emanaldia, Lakuntzako kultur etxean.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Altsasun Berdintasunak, beste zerbitzuekin batera: azaroaren 15ean, Gozamenez film laburrak; 16an, 'Nevenka' antzerkia; 19an eta 27an, Feminismoa irakurgai; 20an, Nerea Barjolaren hitzaldia; 24an, gazte zinema eta 25ean, mobilizazioak.Azaroan zehar gaiaren inguruko liburu erakusketa eginen dute, liburutegian.