Urriaren 8an, 15ean, 22an, 29an eta azaroaren 5ean eta 12an, astearteak, Kafe konpondu etxetresna elektrikoak eta beste hainbat gauza konpontzen ikasteko tailerra izanen da, 17:30etik 19:30era, Altsasuko Gure Etxean. Gehienez hamar pertsonako taldeak izango dira, eta izena eman daiteke urriaren 6ra arte, sakana@cederna.es epostan. Tailerrean sartzeko lehentasun irizpideak Altsasun erroldatuta egotea eta izena emate data izango dira.
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta abenduaren 10ean, Sakanako Mankomunitateak antolatutako joskintza tailerrak izanen dira; Patchwork, josteko makina erabiltzeko, brodatu tailerra, poltsak sortzeko eta kanzashi tailerrak izanen dira, hain zuzen. Plazak mugatuak dira, eta dagoeneko brodatu eta kanzashi tailerrak beteta daude. Tailerrak 16:00etatik 19:00etara izanen dira, Mankomunitateko egoitzan, eta izena ematea doan da info.hondakinak@sakana-mank.eus edo 674 144 114 telefonoan. JOSKINTZA TAILERRAK Azaroak 5Patchwork tailerra Azaroak 12 Josteko makina egokitu eta erabiltzen ikasi Azaroak 19Brodatu tailerra. Arropa apaintzeko eta konpontzeko. (BETETA) Azaroak 26 Sortu zure poltsa. Abenduak 10 Kanzashi, ehunezko loreak. (BETETA)
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Altsasun Berdintasunak, beste zerbitzuekin batera: azaroaren 15ean, Gozamenez film laburrak; 16an, 'Nevenka' antzerkia; 19an eta 27an, Feminismoa irakurgai; 20an, Nerea Barjolaren hitzaldia; 24an, gazte zinema eta 25ean, mobilizazioak.Azaroan zehar gaiaren inguruko liburu erakusketa eginen dute, liburutegian.