Azaroaren 15ean, ostirala, Gozamenez gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plural eta aberasgarri batetik lantzea helburu duen programaren film laburren proiekzioa izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Gazteria zerbitzuak antolatutako ekimenak bat egiten du Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak Azaroaren 25aren harira Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da lelopean antolatutako programarekin; hortaz, film laburrek indarkeria bikarioaren gaia landuko dute. Proiekzioa 18:00etatik aurrera izango da. Bestetik, azaroaren 16an, larunbata, Azaroak 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunerako prestatuko dira Intxostiapuntan pankarta eginez.
Azaroaren 15ean, ositrala, 19:45ean, Irurtzungo abesbatzaren kontzertua izanen da, Irurtzungo jubilatuen elkartean.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 15ean eta 16an, ostirala eta larunbata, Arbizuko Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Altsasun Berdintasunak, beste zerbitzuekin batera: azaroaren 15ean, Gozamenez film laburrak; 16an, 'Nevenka' antzerkia; 19an eta 27an, Feminismoa irakurgai; 20an, Nerea Barjolaren hitzaldia; 24an, gazte zinema eta 25ean, mobilizazioak.Azaroan zehar gaiaren inguruko liburu erakusketa eginen dute, liburutegian.
Azaroaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, La cocina Alonso Ruizpalacios zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: The Grillen bazkaltzeko ordua da, gaur bezalako ostiral arrunt batean milaka bezero artatzen dituen New Yorkeko turistentzako tranpa. Dirua desagertu da kutxatik, eta langile guztiak galdekatzen ari dira. Legez kanpoko etorkinak dira gehienak, eta beren lana defendatzeko borrokatzen dira, munduan dagokien leku bakarra, hamaika plater prestatzen dituzten bitartean, jantokitik iristen den eskaera jario etengabearen erritmoari jarraitu nahian. Sukaldarietako bat Pedro da, bizitzan beste zerbait bilatzen duen mexikar gaztea. Fitxa artistikoa: Rooney Mara, Raul Briones, Anna Diaz, Motell Gyn Foster, Oded Fehr, Laura Gomez, James Waterston, Lee R. Sellars, Eduardo Olmos, Finnerty Steeves, Spenser Granese, Leo James Davis, Kerry Adra. Saioa: Azaroak 14, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Azaroak 17, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Azaroaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, Aitor Arregi eta Jon Garaño zinemagile euskaldunen eta benetazko gertaeretan oinarritutako Marco filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Enric Marco Batlle Espainiako sindikalista izan zen, CNTko idazkari nagusi, eta Espainiako Amical de Mauthausen presidente. Elkartearen buru izan zen garaian, Marcok hitzaldi ugari eman zituen, batik bat ikastetxeetan, nazien esparruetatik bizirik nola atera zuen kontatzen. Geroago jakin zen bere biografiako datuak faltsutu zituela Flossenburgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zen pertsona gisa agertzeko. Fitxa artistikoa: Eduard Fernandez, Nathalie Poza, Daniela Brown, Chani Martin, Sonia Almarcha, Fermi Reixach, Vicente Vergara, Jordi Rico eta Julia Molins. Saioak: Azaroak 14, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Azaroak 17, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Hizkuntza: gaztelania eta katalana (azpitituluekin).
Urriaren 18an, ostirala, 19:30ean, mustuko dute Artebide taldeak antolatutako XIII. Arte Azoka, Altsasuko Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. DJ Sevillanoren emanaldia izanen da mustutzean. Azaroaren 18ra arte egonen da ikusgai Sakanako artisten lanen erakusketa. Urriaren 20an, Altsasuko ferietan, kalera aterako dute azoka.
Azaroaren 15ean, ostirala, Lakuntzako kultur etxean (21:30ean), eta azaroaren 16an eta 17an, larunbata eta igandea, Etxarri Aranazko kultur etxean (17:00etan), Go!azen telesail ospetsuaren hamaikagarren denboraldiaren lehenengo kapituluaren aurre estreinaldia izanen da, UEMAk eta EITBek eskainita. Etxarri Aranazko emanaldietarako sarrerak egunean bertan salduko dituzte, 2 eurotan, emanaldia baino ordu bat lehenago, kultur etxeko txarteldegian.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |