Azaroaren 29an, ostirala, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak sustatutako eta Sakanako Mankomunitateak eta Uharte Arakilgo Udalak antolatutako Indar Tailerra Emakumeentzat izanen da, 17:00etatik 19:00etara, Uharte Arakilgo udaletxean. kirolak@sakana-mank.eus epostan edo 610 812 888 (Itziar) telefonoan eman daiteke izena.
Azaroaren 29an, ostirala, 19:00etan, Acción Antifascista. Historia de un movimiento alemán de izquierda radical liburuaren aurkezpena izanen da, Etxarri Aranazko gaztetxean, Sare Antifaxistak antolatuta.
Azaroaren 29an, ostirala, Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak antolatutako Euskararen egoera Sakanan eta Nafarroan hitzaldia izanen da, 19:00etan, Iturmendiko Aitzkozar elkartean; ondoren, 21:30ean, Aroa Arrizubieta eta Eneko Lazkoz bertsolariekin bertso afaria izanen da. Izena elkartean eman daiteke.
Hilabeteko azken ostiral guztietan bezala, Etxera elkarretaratzeak eginen dituzte, Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.
Azaroaren 29an, ostirala, 22:00etatik aurrera, 1312 The Church Back Boys, Exprimidos eta Mandroll taldeen kontzertua izanen da, Lakuntzako Sorginak tabernan.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 29an, ostirala, Sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzu doakoa eta konfidentziala izanen da, 17:30etik 20:30era, Intxostiapunta gazte gunean. Hilabeteko azken ostiraletan dago zerbitzua Altsasuko gazte txokoan. Bestetik, azaroaren 30ean, larunbata, proposamenak egiteko aukera izanen da Intxostiapuntan.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Altsasun Berdintasunak, beste zerbitzuekin batera: azaroaren 15ean, Gozamenez film laburrak; 16an, 'Nevenka' antzerkia; 19an eta 27an, Feminismoa irakurgai; 20an, Nerea Barjolaren hitzaldia; 24an, gazte zinema eta 25ean, mobilizazioak.Azaroan zehar gaiaren inguruko liburu erakusketa eginen dute, liburutegian.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.
Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak, Fundacion La Caixaren laguntzarekin antolatzen duen bilurteko programa Nafarroako zortzi herritan izanen da, Nafarroako Liburutegi Publikoen sarearen bitartez; Iortian hiru ekimen izanen dira, guzitak doan