Azaroaren 30ean, larunbata, Egun Artistikue antolatu du Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak, Etxarri Aranazko Udalarekin batera. Eguerdian, 12:30etik 13:30era, haurrekin tailerra eginen dute, Etxarri Aranazko plazan eta arratsaldean, 17:00etatik 21:30era, azoka artistiko-artisaua eta kultur etxean herri grafitia eginen dituzte.
Azaroaren 30ean, larunbata,19:00etan, Aroa Berrozpe eta Susana Soleto aktoreen La Mona (Lisa) eta La Maja (jatzita) (edo alderantziz) ikuskizuna izanen da, Olatzagutiko kultur etxean. Olatzagutiko Udalak Azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira antolatu du antzezlana, Sakanako Mankomuniteak antolatutako egitarauaren barruan. Bakoitzak bere erara pintatutako bi emakumeak irudikatzen saiatzen dira bi aktoreak, Mona Lisa eta Maja jantzita, hain zuzen, hala ere, ez dute oso argi nork odenzkatzen duen nor eta horrek nor baino nor eragingo ditu bi pertsonaien artean, "ea nor den edarragoa eta nor majagoa, edo alderantziz!". Saioa gaztelaniaz izanen da, eta sarrerak Olatzagutiko Udalaren webgunean eta kultur etxean eros daitezke, 6 eurotan aurretik eta 8 eurotan egunean bertan.
Azaroaren 30ean, larunbata, Haritza Comedy saio berri bat izanen da, Victor Amilibia umoregilearen bakarrizketarekin; 22:00etatik aurrera, Altsasuko Haritza Tabernan.
Azaroaren 30an, larunbata, Novenberfest jaialdia antolatu du Olatzagutiko Maisuenea Gaztetxeak. K-Style, Aroniko, Eduardo Diaz, Txen eta Mac Flurry disko jartzaileek parte hartuko dute Olaztiko tekno jaialdian, 23:00etan hasi eta "itxi" arte. Sarrerak bertan erosi ahalko dira, 7 eurotan.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Azaroaren 29an, ostirala, Sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzu doakoa eta konfidentziala izanen da, 17:30etik 20:30era, Intxostiapunta gazte gunean. Hilabeteko azken ostiraletan dago zerbitzua Altsasuko gazte txokoan. Bestetik, azaroaren 30ean, larunbata, proposamenak egiteko aukera izanen da Intxostiapuntan.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.
Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak, Fundacion La Caixaren laguntzarekin antolatzen duen bilurteko programa Nafarroako zortzi herritan izanen da, Nafarroako Liburutegi Publikoen sarearen bitartez; Iortian hiru ekimen izanen dira, guzitak doan