Abenduaren 1ean, igandea, 17:00etan, animaziozko familiarteko 'Central Parkeko Heroiak' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Don irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslaria da, eta DJ Doggy Dog lagun bila dabilen pelutxe abandonatua da. Biek Central Parken egingo dute topo eta adiskidetasun abentura epiko batean murgilduko dira. Saioa: Abenduak 1, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4 euro). Hizkuntza: Euskaraz
Abenduaren 1ean, igandea, 18:00etan, Nafarroa, zinema lurraldea (Navarra, tierra de cine, gaztelaniez) jaialdian parte hartu duten hamar finalisten film laburrak ikusteko aukera izanen da, Olatzagutiko kultur etxean; tartean herrian grabatutako Amándala Ana Barberanen lana proiektatuko da. Emanaldian zehar gustuko film laburrak bozkatzeko aukera izanen da. Sarrerak euro batean eros daitezke, Olatzagutiko Udalaren webgunean eta kultur etxean. 2024ko Nafarroa, zinema lurraldea jaialdiko finalistak 1. Gauekoa, Mario Huerta, Urdazubin grabatutakoa. 2. El secreto de los chupetes, Ane Molina, Iruñean grabatutakoa. 3. Mari Punk, Laura Auzmendi, Allon gratutakoa. 4. Sin miedo a nada, Roberto Martin, Erriberrin grabatutakoa. 5. Divino Tesoro, Sivia G. Dominguez eta Estala Gascon Alonso, Mendabian grabatutakoa. 6. Amándala, Ana Barberan, Olatzagutian grabatutakoa. 7. No te vayas de..., Enola Aguado eta Itziar Gonzalez, Ribaforadan grabatutakoa. 8. Miradas cruzadas, Gabriel Masilla, Tafallan grabatutakoa. 9. Campamento Viana Lake, Eduardo Duran, Vianan grabatutako. 10. Arado, Javier Ursua, Argedasen grabatutakoa.
Abenduaren 15ean, igandea, Elkartasun Azoka eginen dute Olatzagutian. Bertan, egoera onean dauden bigarrene eskuko arropa, etxeko materiala, liburuak, jokoak, jostailuak, kirol materiala eta abar erosteko aukera izanen da, eta horretarako azaroaren 7tik abenduaren 12a arte, ostegunetan (7, 14, 21, 28, 5 eta 12), elkartasunezko bilketa eginen dute, 9:30etik 11:30era, kultur etxean. Egoera onean dauden gauzak eraman daitezke: liburuak, arropa, oinetakoak, mantak, kirolerako jantziak, sukalderako tresneria eta abar. Sakanako Mankomunitatekoak, Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta herriko emakume talde batek antolatu dute elkartasun bilketa eta azoka, Olatzagutiko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.
Azaroaren 28an eta abenduaren 1ean eta 3an, osteguna, igandea eta asteartea, Ridley Scott zinemagilearen eta Paul Mescal, Pedro Pascal eta Connie Nielsen aktoreek protagonizatutako Gladiator 2 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Filma estreinatu berri iritsiko da Iortiara; Gladiator film ospetsuaren bigarren zatia da. Sinopsia: Maximo heroiaren erahilketaren ondoren, Lucio Coliseoan sartzera derrigortuta dago, Erromako enperadoreek haien herria konkistatu ondoren. Haserre betetako bihotzarekin eta inperioaren etorkizuna jokoan, Luciok bere herriaren indarra eta ohorea berreskuratzeko iragana gogoratu beharko du. Fitxa artistikoa: Paul Mescal, Pedro Pascal, Connie Nielsen, Denzel Washington, Joseph Quinn, Fred Hechinger, Lior Raz, Derek Jacobi, Peter Mensah, Matt Lucas, May Calamawy, Chi Lewis-Parry, Alexander Simkin. Saioak: Azaroak 28, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Abenduak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Abenduak 3, asteartea, 19:30ean, Iortia kutlur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
Azaroaren 28an eta abenduaren 1ean, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Juana Macías zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Jara, Alex eta Miranda adingabeen zentro batean hazi diren hiru neska dira. Ez dakite zer den baldintzarik gabeko maitasuna. Jararen urtebetetzea da eta hirurek ospatu nahi dute bere trap queen gogokoenaren kontzertuan. Dirua behar dute, eta ez dute aukera askorik hori lortzeko. Baina neska zaharxeago bat ezagutu dute, zentro bereko barnekoi ohia, autobus geltokiko komunetan helduekin hitzorduak lortzen aritzen dena, eta aspaldian diru pixka bat erraz irabazteko eskaintza egin diena. Fitxa artistikoa: Salua Hadra, Julieta Tobio, Maria Steelman, Carla Gris, Elena Gallardo, Xoan Forneas, Asier Tartas, Daniel Mantero, Saida Santana, Pepo Llopis, La Fanny. Saioak: Azaroak 28, osteguna, 19:00etan, Iortia kutlur gunearen areto txikian (4,5 euro). Abenduak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).