Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Asteazkenero, Altsasuko azokan, elkarretaratzea eginen dute autobus enpresako langileek.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.