Abenduaren 5ean, osteguna, 21:30ean, Amets Arzallus eta Erika Lagoma bertsolariekin bertso afaria eginen dute Irurtzungo Pikuxar elkartean. Txartelak Pikuxar tabernan eros daitezke, azaroaren 22tik 29ra, 22 eurotan. Bertso afaria Aizpea Irurtzungo euskara taldeak antolatu du, Euskararen harira antolatzen dituen Irurtzungo Euskal Ekitaldiak egitasmoaren barruan, eta Pikuxarren, Nafarroako Gobernauren, Sakanako Mankomunitatearen, Irurtzungo Udalaren eta MECNAren laguntza dute.
Abenduaren 15ean, igandea, Elkartasun Azoka eginen dute Olatzagutian. Bertan, egoera onean dauden bigarrene eskuko arropa, etxeko materiala, liburuak, jokoak, jostailuak, kirol materiala eta abar erosteko aukera izanen da, eta horretarako azaroaren 7tik abenduaren 12a arte, ostegunetan (7, 14, 21, 28, 5 eta 12), elkartasunezko bilketa eginen dute, 9:30etik 11:30era, kultur etxean. Egoera onean dauden gauzak eraman daitezke: liburuak, arropa, oinetakoak, mantak, kirolerako jantziak, sukalderako tresneria eta abar. Sakanako Mankomunitatekoak, Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta herriko emakume talde batek antolatu dute elkartasun bilketa eta azoka, Olatzagutiko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.