Igandea, abenduak 8

11:00
15:00

XLIII. Zubeztia Elkartea Lasterketa - III. Candi Arnanz Memoriala

Zubeztia elkartea, Altsasu | Lasterketa

Abenduaren 8an, igandea, urtero moduan, Zubeztia Elkartea Lasterketa - III. Candi Arnanz Memoriala jokatuko da, Altsasun. Izena aurretik eman daiteke Dantzaleku Sakana Klubeko webgunean.

XLIII. Zubeztia Elkartea Lasterketa - III. Candi Arnanz Memoriala Zubeztia elkartea

Abenduaren 8an, igandea, urtero moduan, Zubeztia Elkartea Lasterketa - III. Candi Arnanz Memoriala jokatuko da, Altsasun. Izena aurretik eman daiteke Dantzaleku Sakana Klubeko webgunean.

12:00
14:00

Euskal Ekitaldiak: Irurtzun Kantuz

Foru plaza, Irurtzun | Kantuz

Abenduaren 3an Euskararen Eguna da, eta egunaren harira Aizpea euskara taldeak Euskal Ekitaldiak antolatzen ditu abenduan zehar. Abenduaren 8an, igandea, Irurtzun Kantuz-en emanaldia izanen da, 12:00etan, Foru plazatik.

Euskal Ekitaldiak: Irurtzun Kantuz Foru plaza

Abenduaren 3an Euskararen Eguna da, eta egunaren harira Aizpea euskara taldeak Euskal Ekitaldiak antolatzen ditu abenduan zehar. Abenduaren 8an, igandea, Irurtzun Kantuz-en emanaldia izanen da, 12:00etan, Foru plazatik.

18:30
20:00

Bizkarsoro filmaren emanaldia

Kultur Etxea, Lakuntza | Zinema

Abenduaren 8an, igandea, Josu Martinezek zuzendutako euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldunak islatzen duen film luzearen emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxean.

Bizkarsoro filmaren emanaldia Kultur Etxea

Abenduaren 8an, igandea, Josu Martinezek zuzendutako euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldunak islatzen duen film luzearen emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxean.

19:00
20:30

'Muchos amigos negros' antzezlanaren emanaldia, Giza Eskubideen Nazioarteko egunaren harira

Kultur Etxea, Irurtzun | Antzerkia

Azaroaren 8an, igandea, Muchos amigos negros antzezlanaren emanaldia izanen da, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, abenduaren 10ean izanen den Giza Eskubideen Nazioarten egunaren harira. Muchos amigos negros "komedia beltz" bat dela diote sortzaileek; errealitateari lotutako istorio bat da, "pertsona ezezagunari, migratzaileari, beste erlijio bateko jarraitzaileari, gizarte klase ahulagoa duenari edo bestelako joera sexuala duenari beldurra edo arbuioa. Geruza askoren azpian ezkutatzen dugunsentimendua da hau. Ezberdin denarekiko, aniztasunarekiko beldurra, guztiok izkutatzen duguna, izan ere, denok ditugu lagun beltz asko". Ramon Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sota dira antzezleak eta Gabi Losada antzerkigileak idatzi eta zuzendu du eta Jose Antonio Vitoria eta Gabi Losada dira istorioaren sortzaileak. Sarrerak doan izanen da, lekua bete arte. Gonbidapenak Irurtzungo kultur etxean edo Irurtzungo Udaleko webgunean eskura daitezke.

'Muchos amigos negros' antzezlanaren emanaldia, Giza Eskubideen Nazioarteko egunaren harira Kultur Etxea

Azaroaren 8an, igandea, Muchos amigos negros antzezlanaren emanaldia izanen da, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, abenduaren 10ean izanen den Giza Eskubideen Nazioarten egunaren harira. Muchos amigos negros "komedia beltz" bat dela diote sortzaileek; errealitateari lotutako istorio bat da, "pertsona ezezagunari, migratzaileari, beste erlijio bateko jarraitzaileari, gizarte klase ahulagoa duenari edo bestelako joera sexuala duenari beldurra edo arbuioa. Geruza askoren azpian ezkutatzen dugunsentimendua da hau. Ezberdin denarekiko, aniztasunarekiko beldurra, guztiok izkutatzen duguna, izan ere, denok ditugu lagun beltz asko". Ramon Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sota dira antzezleak eta Gabi Losada antzerkigileak idatzi eta zuzendu du eta Jose Antonio Vitoria eta Gabi Losada dira istorioaren sortzaileak.

Sarrerak doan izanen da, lekua bete arte. Gonbidapenak Irurtzungo kultur etxean edo Irurtzungo Udaleko webgunean eskura daitezke.

09:30

Olatzagutiko Elkartasun Azoka eta bilketa

Frontoia, Olazti | Azoka

Abenduaren 15ean, igandea, Elkartasun Azoka eginen dute Olatzagutian. Bertan, egoera onean dauden bigarrene eskuko arropa, etxeko materiala, liburuak, jokoak, jostailuak, kirol materiala eta abar erosteko aukera izanen da, eta horretarako azaroaren 7tik abenduaren 12a arte, ostegunetan (7, 14, 21, 28, 5 eta 12), elkartasunezko bilketa eginen dute, 9:30etik 11:30era, kultur etxean. Egoera onean dauden gauzak eraman daitezke: liburuak, arropa, oinetakoak, mantak, kirolerako jantziak, sukalderako tresneria eta abar. Sakanako Mankomunitatekoak, Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta herriko emakume talde batek antolatu dute elkartasun bilketa eta azoka, Olatzagutiko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Olatzagutiko Elkartasun Azoka eta bilketa Bilketa, Olaztiko kultur etxean

10:00

Marrazki bilduma: Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo

Kaluxa taberna, Urdiain | Erakusketa

Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.

Marrazki bilduma: Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo Kaluxa taberna

Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.

18:00

'Itoitz Artozki Artezki' erakusketa eta solasaldia

Iortia kultur guneko erakusketa gela, Altsasu | Erakusketa

Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da.  Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.

'Itoitz Artozki Artezki' erakusketa eta solasaldia Iortia kultur guneko erakusketa gela

Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. 

Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»