Abenduaren 13an, ostirala, 19:00etan, Goaz antzerki taldearen Lotura Basatiak obraren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean; Irurtzungo Udalak Azaroaren 25aren harira antolatu du saioa, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuaren egitarauaren barruan. Bost emakume dira antzezleak: Amaia Arotzena, Jule Urbieta, Maialen Rosa, Amaia Zinkunegi, Itzale Laka eta Irati Baroja, eta Maialen Barojak argi eta soinu teknikari gisa laguntzen die. Performance erako ikuskizuna da, euskaraz.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.