Astelehenero, 12:00etan, Sakanako pentsiodunen mugimenduaren pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak egiten dituzte, Altsasuko udaletxearen parean eta Zumalakarregi plaza tartekatuz.
Ilbeltzaren 9an, 12an eta 13an (osteguna, igandea eta astelehena), Edward Berger zinema zuzendariaren Cónclave filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Aita Santu Nagusiaren ezusteko heriotzaren ostean, Lawrence kardinala izendatu dute munduko erritual sekretu eta zaharrenetako bat zuzentzeko arduradun: Aita Santu berria aukeratzea. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan biltzen direnean, Lawrence konspirazio konplexu batean harrapatuta geratuko da, eta, aldi berean, Elizaren zimenduak astindu litzakeen sekretu bat aurkituko du. Antzezleak: Ralph Fiennes, John Lithgow, Stanley Tucci, Isabella Rossellini, Sergio Castellitto, Brian F. O'Byrne, Lucian Msamati, Jacek Koman, Merab Ninidze, Joseph Mydell, Thomas Loibl, Loris Loddi, Carlos Diehz. Emanaldiak: Ilbeltzak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Ilbeltzak 12, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Ilbeltzak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Ilbeltzak 13, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guenaren areto nagusian (4,5 euro). Hizkuntza: gaztelania.