Etxarri Aranazko Liburutegiak Elhuyar elkartearekin batera, eta Nafarroako Liburutegin Sarearen laguntzarekin, Zientzia eta Teknologia tailerrak antolatu ditu. Hiru tailer izanen dira: urriaren 17an, osteguna, Zientzia eta teknologia erronkak; azaroaren 14an, osteguna, Egun batez, eta urtarrilaren 16an, osteguna, Elektrizitate tailerra. Tailerrak 18:30etik 20:00etara izanen dira, eta Sakanako emakume zientzialariek emanen dituzte. 7 eta 10 urte bitarteko gazteei bideratutako dago, eta parte hartzeko 948 461 181 telefonoan edo biblietx@navarra.es epostan izena eman behar da. Zientzia eta teknologia tailerrak Etxarri Aranazko liburutegian Urriak 17 osteguna Zientzia eta teknologia erronkak: Zientzia eta teknologiari buruz gazteek dituzten aurreiritziak baztertuko dituzte, eta gai horiekin erlazionatutako esperimentuak ikusteko eta egiteko aukera izango dute. Azaroak 14 osteguna Egun batez: Kimikaren, fisikaren eta biologiaren inguruko kontzeptu garrantzitsuak ikasteko aukera izango dute, hianbat esprimenturen bitartez: erreakzio kimikoak, presioa, karga elektrikoa, pigmentuak, DNA... Urtarriak 16 osteguna Elektrizitate tailerra: gazteek elektrizitatearen oinarriak ikasiko dituzte esperimentazioaren bitartez: patata elektrikoa, plastilina eroalea...
Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurka eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.
Ilbeltzaren 16an eta 19an, osteguna (19:00eta) eta igandea (17:00etan eta 19:30ean), Greg Kwedar zinemagilearen Las vidas de Sing Sing filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Sing Sing Zentro Korrekzionalean (munduko segurtasun handieneko espetxe ezagunenetako bat) espetxeratutako preso talde txiki batek bere antzezlana muntatu nahi du antzerki-tailer baten barruan. Arte eszenikoen bidez, gizon horiek mundua borrokatzeko leku gisaikustealortzen dute. Antzezleak: Colman Domingo, Clarence Maclin, Sean Blackman, Paul Raci, David Giraudy, John Divine G Whitfield, Patrick Griffin, Mosi Eagle, James Williams, Brent Buell, Johnny Simmons, Sean Dino Johnson, Michael Capra. Emanaldiak: Ilbeltzak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Ilbeltzak 19, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Ilbeltzak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Hizkunza: gaztelania.
Ilbeltzaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea (19:00etan), Paul Schrader zinemagilearen Oh Canada filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Kanadako dokumentalista ezagun batek azken elkarrizketa bat eskaini dio bere ikasle ohi bati, bere bizitzari buruzko egia osoa kontatzeko. Emaztearen aurrean filmatutako aitortza. Sinopsia: Richard Gere, Uma Thurman, Jacob Elordi, Michael Imperioli, Kristine Froseth, Victoria Hill, Aaron Roman Weiner, Ryan Woodle, Megan MacKenzie, Joshua Wills, Gary Hilborn, Jean Brassard, Amanda Lea Mason. Emanaldiak: Ilbeltzak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Ilbeltzak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Eguberrietako oporretan hasi eta ilbeltzaren bukaeraraino hainbat filmen proiekzioa emanen dute Irurtzungo Larrazpin. Hortaz, ilbeltzaren 16aan, osteguna, Matrix filmaren emanaldia izanen da; ilbeltzaren 23an, Resacón en Las Vegas filma, eta ilbeltzaren 30ean Seven film mitikoa. Zinema saioak 20:00etan izanen dira.