Ilbeltzaren 17an, ostirala, Lesbosko errefuxiatuen inguruko Exopía film dokumentalaren emanaldia izanen da, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean. Sinopsia: Hasierako ideia Muxutrock musika taldeak errefuxiatuen akanpaleku batean kontzertu bat ematea izan zen, baina ezin izan zuten. Hortaz, Iruñeko aktibista taldeak Europara Atenastik eta Lesbos uhartetik iristen diren errefuxiatuen errealitatea erakusten dute; musikaz, emozioz, minaz eta itxaropenaz betetako bidai bat. Zuzendaria: Aritz Gorostiaga.
Ilbeltzaren 17an, ostirala, 19:00etan, Iker Galartzaren eta Zuhaitz Gurrutxagaren Almazenean antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak ezinbestean bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Bi ezezagunen arteko isilune desrosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazak eta gezur handi baten zama agertuko da. Bi langileen harremana estutzen joango da, eta amankomunean daukaten horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. Lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du Almazenean antzezlanak. David Desola idazle kataluniarraren komedia da. Sarrerak Etxarri Aranazko Udalaren webgunean eros daitezke, 6 eurotan.
Ilbeltzaren 17an eta 18an, ostirala eta larunbata, Gozamenez programaren barruan sortutako Tramankuluren ihes gela edo scape rooma izanen da, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Aurretik izena eman behar da, eta sei eta zortzi partaideko taldeak osatu behar dira. Hiru txanda egonen dira: 17:30etik 18:30era, 19:00etatik 20:00etara, eta 20:30etik 21:30era.
Ilbeltzaren 18tik 20ra, larunbatetik astelehenera, ospatuko dituzte neguko festak lakuntzarrek. Ilbeltzaren 17an, ostirala, festaurrean, hainbat ekimen antolatu dituzte, besteak beste, Piperropil txapelketa. Danborrada, ohi bezala, ilbeltzaren 19an gauerdian izanen da.
Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurkak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.
Ilbeltzaren 10ean eta 17an, ostiralak, Blanca Eslava idazlearekin topaketa eta Maddi Barber zinemagilearekin zineforuma izanen dira, hurrenez hurren, Olatzagutian, Landa Adimena proiektuaren barruan.