Ilbeltzaren 25ean, larunbata, Ados Pilota elkartearen Binakako Txapelketaren partidak izanen dira, Irurtzungo Bi Ahizpe frontoian.
Ilbeltzaren 25ean, larunbata, 19:00etan, Producciones Yllana konpainiaren Far west ikuskizuna izanen da, Olatzagutiko kultur etxean. Mendebalde urruneko tren geltoki batean nekazari baketsu eta apal batek emaztegaiari harrera eginen dio, baina lehen muxua eman aurretik bi gaizkilek bahitzen dute. Protagonistak eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu bere maitalea erreskatatzeko; bitartean, bahiketan, ezagutzen ez zituen balioak aurkituko ditu, emaztegaia benetako heroia bihurtuz. Sarrerak aurretik 6 eurotan eros daitezke Olaztiko Udaleko webgunean eta kultur etxean, eta egunean bertan 8 eurotan.
Ilbeltzaren 25ean, larunbata, 19:30ean, El violinista rebelderen Ícaro musika ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean. "Batzuetan, gizon batek ahaztu egiten du gizon bat dela eta txori bat dela uste du...", dio sinopsiak; Jorge Guillenek, STRAD konpainiako buruak, Ikarori zerrura iristeko bidaian laguntzea proposatzen du ikuskizun honetan, eta benetako neurriko bi planoko hegazkin bat eraikiko dute eszenatokian rock erritmoan.
Ilbeltzaren 18an hasi eta otsailaren 8an amaituko da Irurtzungo Euskal Herriko Mus Txapelketa - Felix Urra Mariñelarenaren Memoriala. Guztira, lau kanporaketa jokatuko dira Irurtzunen, guztiak 16:30ean; ilbeltzak 18, Larrazpin; ilbeltzak 25, Pikuxarren; otsailaren 1ean, Moncloa tabernan, eta otsailaren 8an, Iratxo elkartean. Gehienez hamasei bikotek parte har dezakete. Sakanako Mus Txapelketaren finala otsailaren 15ean izanen da, 16:30ean, Iratxon. Larrazpik, Pikuxarrek, Moncloa tabernak eta Iratxo elkarteak antolatzen dute Irurtzungo Mus Txapelketa.
Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurka eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.
Ilbeltzaren 24an, ostirala, 18:00etatik aurrera, buztinezko eskulanak eginen dituzte Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Larunbatean, ilbeltzaren 25ean, gazte zinema saioa izanen da gazte gunean, 18:00etatik aurrera.
Ilbeltzaren 24an, ostirala, 19:30ean, Paris 365 jantoki solidarioaren inguruko hitzaldi solidarioa izanen da, Iratxo elkartean. Hurrengo egunean, ilbeltzaren 25ean, larunbata, 10:00etatik aurrera, Irurtzungo bigarren eskuko azoka eginen dute, Barazkigunen. Bertan ere Paris 365 jantokirako elkartasun ekimenak izanen dira, eta, besteak beste, Guaixe Fundazioaren txokoa izanen da ere. Aurtengo Iratxok antolatzen duen Sakanako Ibilaldia Iruñeko jantoki solidarioaren alde izanen dela jakinarazi dute.