Igandea, urtarrilak 26



07:00
18:00

Sakanako Mendizaleak taldearen mendi irteera: Kanpezu - Santo Toribio

Matxain, Irurtzun | Mendi Irteera

Ilbeltzaren 26an, igandea, Sakanako Mendizaleak taldeak mendi irteera eginen du, Irurtzundik, Kanpezu eta Santo Toribio mendietara. Guztira, 17 kilometroko ibilaldia izanen da, 150 metro aldapan gora eta 30 metro gain behera. Bazkaria Maeztuko Izki jatetxean eginen dute. 07:00etan abiatuko dira Irurtzungo Matxainetik, eta mendi ibilaldian parte hartzeko ilbeltzaren 23ra arte eman daiteke izena, 609223681 telefonoan (Migel).

Sakanako Mendizaleak taldearen mendi irteera: Kanpezu - Santo Toribio Matxain

Ilbeltzaren 26an, igandea, Sakanako Mendizaleak taldeak mendi irteera eginen du, Irurtzundik, Kanpezu eta Santo Toribio mendietara. Guztira, 17 kilometroko ibilaldia izanen da, 150 metro aldapan gora eta 30 metro gain behera. Bazkaria Maeztuko Izki jatetxean eginen dute. 07:00etan abiatuko dira Irurtzungo Matxainetik, eta mendi ibilaldian parte hartzeko ilbeltzaren 23ra arte eman daiteke izena, 609223681 telefonoan (Migel).


12:00
19:00

'Urargi' haurtxoendako antzezlanaren emanaldia

Kultur Etxea, Irurtzun | Antzerkia

Ilbeltzaren 26an, igandea, 12:00etan eta 17:30ean, Urargi sei hilabete eta lau urte bitarteko haurtxoendako antzerkia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Ikusleendako espazio eroso bat sortzen du Lapeil producciones konpainiak, miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko. Ikusleak eszenatokiaren gainean egonen dira, artistengandik oso gertu. Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte. Emanaldia euskaraz izanen da, eta sarrerak Irurtzungo Udalaren webgunean edo kultur etxean eros daitezke, 3 eurotan.

'Urargi' haurtxoendako antzezlanaren emanaldia Kultur Etxea

Ilbeltzaren 26an, igandea, 12:00etan eta 17:30ean, Urargi sei hilabete eta lau urte bitarteko haurtxoendako antzerkia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Ikusleendako espazio eroso bat sortzen du Lapeil producciones konpainiak, miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko. Ikusleak eszenatokiaren gainean egonen dira, artistengandik oso gertu. Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte. Emanaldia euskaraz izanen da, eta sarrerak Irurtzungo Udalaren webgunean edo kultur etxean eros daitezke, 3 eurotan.


17:00
18:30

'Klara eta hazi magikoen misterioa' euskarazko filmaren emanaldia

Iortia kultur gunea, Altsasu | Zinema

Ilbeltzaren 26an, igandea, 17:00etan, 'Klara eta hazi magikoen misterioa' animaziozko filmaren emanaldia izanen da, euskaraz, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen detektibe untxitxoarekin; hazi mirarigilearen desagerpena ganaduaren tren express-ean. Zuzendaria: Will Ashurst.   Emanaldia: Ilbeltzak 26, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusia (4 euro).   Hizkuntza: euskara.

'Klara eta hazi magikoen misterioa' euskarazko filmaren emanaldia Iortia kultur gunea

Ilbeltzaren 26an, igandea, 17:00etan, 'Klara eta hazi magikoen misterioa' animaziozko filmaren emanaldia izanen da, euskaraz, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen detektibe untxitxoarekin; hazi mirarigilearen desagerpena ganaduaren tren express-ean.

Zuzendaria: Will Ashurst.
 
Emanaldia:
Ilbeltzak 26, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusia (4 euro).
 

Hizkuntza: euskara.


17:30

Stop Genozidioa eskultura erakusketa

Iortia kultur gunea, Altsasu | Erakusketa

Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurka eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.    

Stop Genozidioa eskultura erakusketa Iortia kultur gunea

Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurka eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.

 

 


19:00

'La luz que imaginamos' filmaren emanaldia

Iortia kultur gunea, Altsasu | Zinema

Ilbeltzaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Payal Kapadia zinemagileak zuzendutako 'La luz que imaginamos' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Mumbai gainpopulatua, lan aukeren lurraldea eta kontraesanen agertokia da bi emakumerentzat; izan ere, logela partekatzen dute, bikotekideekiko distantzia (fisikoa eta afektiboa) modu desberdinean kudeatzen duten bitartean. Independentzia ekonomikoa lortu nahi du, baina, gizartearen loturekin eta oztopoekin talka egin du, baita bere ilusioekin ere. Halako batean, lagun batek jaioterrira gonbidatu ditu, itsasoaren ondoan. Kontakizun sentikor eta ospetsu honek bakarrik ez sentitzeko aukera emango die. Antzezleak: Kani, Divya Prabha, Hridhu Haroon, Chhaya Kadam, Azees Nedumangad, Anand Sami, Lovleen Mishra, Madhu Raja.   Emanaldiak: Ilbeltzak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Ilbeltzak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).   Hizkuntza: gaztelania.  

'La luz que imaginamos' filmaren emanaldia Iortia kultur gunea

Ilbeltzaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Payal Kapadia zinemagileak zuzendutako 'La luz que imaginamos' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Mumbai gainpopulatua, lan aukeren lurraldea eta kontraesanen agertokia da bi emakumerentzat; izan ere, logela partekatzen dute, bikotekideekiko distantzia (fisikoa eta afektiboa) modu desberdinean kudeatzen duten bitartean. Independentzia ekonomikoa lortu nahi du, baina, gizartearen loturekin eta oztopoekin talka egin du, baita bere ilusioekin ere. Halako batean, lagun batek jaioterrira gonbidatu ditu, itsasoaren ondoan. Kontakizun sentikor eta ospetsu honek bakarrik ez sentitzeko aukera emango die.

Antzezleak: Kani, Divya Prabha, Hridhu Haroon, Chhaya Kadam, Azees Nedumangad, Anand Sami, Lovleen Mishra, Madhu Raja.
 
Emanaldiak:
Ilbeltzak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).
Ilbeltzak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
 
Hizkuntza: gaztelania.

 


19:00

'Babygirl' filmaren emanaldia

Iortia kultur gunea, Altsasu | Zinema

Ilbeltzaren 23an (osteguna), 26an (igandea) eta 27an (astelehena), Halina Reijn zinemagileak zuzendutako eta Nicole Kidman eta Harris Dickinson antzezleek protagonizatutako 'Babygirl' estreinako filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Romy goi mailako exekutiboa da, eta muturreko sexuko abentura sutsu bati ekin dio Samuel bekadun gaztearekin, Jacob senarraren ezkutuan. Romyk laneko ohiko rola aldatuko du: aginduak ematen dituena izatetik, ohean menderatua izanda gozatzera pasatuko da. Ezkontzaz kanpoko harreman bero horri esker, bere askatasun sexualerako bidea aurkituko du arriskua eta aurreiritzien arren. Antzezleak: Nicole Kidman, Harris Dickinson, Antonio Banderas, Sophie Wikdem, Esther McGregor, Anoop Desai, Leslie Silva. Emanaldiak: Ilbeltzak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Ilbeltzak 26, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Ilbeltzak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Ilbeltzak 27, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Hizkuntza: gaztelania.  

'Babygirl' filmaren emanaldia Iortia kultur gunea

Ilbeltzaren 23an (osteguna), 26an (igandea) eta 27an (astelehena), Halina Reijn zinemagileak zuzendutako eta Nicole Kidman eta Harris Dickinson antzezleek protagonizatutako 'Babygirl' estreinako filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Romy goi mailako exekutiboa da, eta muturreko sexuko abentura sutsu bati ekin dio Samuel bekadun gaztearekin, Jacob senarraren ezkutuan. Romyk laneko ohiko rola aldatuko du: aginduak ematen dituena izatetik, ohean menderatua izanda gozatzera pasatuko da. Ezkontzaz kanpoko harreman bero horri esker, bere askatasun sexualerako bidea aurkituko du arriskua eta aurreiritzien arren.

Antzezleak: Nicole Kidman, Harris Dickinson, Antonio Banderas, Sophie Wikdem, Esther McGregor, Anoop Desai, Leslie Silva.

Emanaldiak:
Ilbeltzak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Ilbeltzak 26, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Ilbeltzak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).
Ilbeltzak 27, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).

Hizkuntza: gaztelania.

 


22:00

X. Zama. Azken doinuak etxerantz

San Donato eskola, Etxarri Aranatz | Jaialdia

Ilbeltzaren 24an eta 26an, ostirala eta igandea, Etxarri Aranazko gaztetxean eta eskolako frontoian, hurrenez hurren, izanen da elkartasun kontzertuaren edizio "bereziena"; ostiralerako sarrerak salgai daude.

X. Zama. Azken doinuak etxerantz Ostiralean, Etxarri Aranazko gaztetxean

Ilbeltzaren 24an eta 26an, ostirala eta igandea, Etxarri Aranazko gaztetxean eta eskolako frontoian, hurrenez hurren, izanen da elkartasun kontzertuaren edizio "bereziena"; ostiralerako sarrerak salgai daude.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Urtarrila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    

Urte osoko agenda ikusi »»