Igandea, otsailak 2



11:00
14:00

'Urargi' haurtxoendako antzezlanaren emanaldia (sarrerak agortuta)

Iortia kultur gunea, Altsasu | Antzerkia

Otsailaren 2an, igandea, 11:00etan eta 12:30ean, Urargi sei hilabete eta lau urte bitarteko haurtxoendako antzerkia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Ikusleendako espazio eroso bat sortzen du Lapeil producciones konpainiak, miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko. Ikusleak eszenatokiaren gainean egonen dira, artistengandik oso gertu. Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte. Emanaldia euskaraz izanen da, eta bi emanaldietarako sarrerak agortu dira.

'Urargi' haurtxoendako antzezlanaren emanaldia (sarrerak agortuta) Iortia kultur gunea

Otsailaren 2an, igandea, 11:00etan eta 12:30ean, Urargi sei hilabete eta lau urte bitarteko haurtxoendako antzerkia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Ikusleendako espazio eroso bat sortzen du Lapeil producciones konpainiak, miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko. Ikusleak eszenatokiaren gainean egonen dira, artistengandik oso gertu. Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte. Emanaldia euskaraz izanen da, eta bi emanaldietarako sarrerak agortu dira.


12:00
14:00

Arbizuko Arbola eguna

San Juan ermita, Arbizu | Eguna

Otsailaren 2an, igandea, eguerdi aldera, Arbizuko arbola eguna ospatuko dute; hortaz, 2024an jaiotako arbizuar bakoitzarengatik arbola bat landutuko dute.

Arbizuko Arbola eguna San Juan ermita

Otsailaren 2an, igandea, eguerdi aldera, Arbizuko arbola eguna ospatuko dute; hortaz, 2024an jaiotako arbizuar bakoitzarengatik arbola bat landutuko dute.


12:00
15:00

2025eko Urrezko Aizkolari Ekitaldia

Euskalerriari frontoia, Etxarri Aranatz | Aizkolaritza

Otsailaren 2an, igandea, Urrezko Aikolari Txapelketa izanen da, Etxarri Aranazko frontoian.

2025eko Urrezko Aizkolari Ekitaldia Euskalerriari frontoia

Otsailaren 2an, igandea, Urrezko Aikolari Txapelketa izanen da, Etxarri Aranazko frontoian.


17:00
18:15

'Bambie' filmaren emanaldia

Iortia kultur gunea, Altsasu | Zinema

Otsailaren 2an, igandea, 17:00etan, Michel Fessler zinemagileak zuzendutako Bambie filmaren live actiona emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Familiarteko film bat da. Sinopsia: Amaz eta basoko animaliez; belea, untxia, mapatxea inguratuta dagoen oreinkume gazte baten abenturak: Ezagutzen du zuhaitzen mundua eta haien sekretuak. Egunero, amak hezi egiten du, indartsu hazi dadin. Baina udazkena iristen denean... Emanaldia: Otsailaren 2an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian (4 euro).  

'Bambie' filmaren emanaldia Iortia kultur gunea

Otsailaren 2an, igandea, 17:00etan, Michel Fessler zinemagileak zuzendutako Bambie filmaren live actiona emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Familiarteko film bat da.

Sinopsia: Amaz eta basoko animaliez; belea, untxia, mapatxea inguratuta dagoen oreinkume gazte baten abenturak: Ezagutzen du zuhaitzen mundua eta haien sekretuak. Egunero, amak hezi egiten du, indartsu hazi dadin. Baina udazkena iristen denean...

Emanaldia:
Otsailaren 2an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian (4 euro).

 


17:30

Stop Genozidioa eskultura erakusketa

Iortia kultur gunea, Altsasu | Erakusketa

Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurkak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.    

Stop Genozidioa eskultura erakusketa Iortia kultur gunea

Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurkak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.

 

 


18:00

Gazte agenda: Santa Agedaren bilakaera

Intxostiapunta gazte gunea, Altsasu | Hitzaldia

Otsailaren 1ean eta 2an, larunbata eta igandea, 18:00etatik aurrera, Santa Ageda ospakizunaren bilakaeraren inguruan ariko dira, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.

Gazte agenda: Santa Agedaren bilakaera Intxostiapunta gazte gunea

Otsailaren 1ean eta 2an, larunbata eta igandea, 18:00etatik aurrera, Santa Ageda ospakizunaren bilakaeraren inguruan ariko dira, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.


19:00

'Juego de ladrones 2: Pantera' filmaren emanaldia

Iortia kultur gunea, Altsasu | Zinema

Ilbeltzaren 30ean (19:00etan), otsailaren 2an (19:30ean) eta 3an (19:00etan), Christian Gudegast zinemagilearen Juego de ladrones 2: Pantera filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Donniek bat egin du Pantera mafiarekin diamante-lapurretarik handiena egiteko. Honek Nicki, iraganean jazarri zion poliziari, bere bandarekin bat egin eta kolpe hau elkarrekin ematea proposatzen dio. Erronkak arrakasta izanez gero, historiako lapurretarik garrantzitsuena egitea lortuko zuten. Antzezleak: Gerard Butler, O'Shea Jackson Jr., Curtis 50 Cent Jackson, Jordan Bridges, Evin Ahmad, Salvatore Esposito, Rico Verhoeven, Bob Jennings, Birol Tarkan Yildiz Emanaldiak: Ilbeltzaren 30ean, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Otsailaren 2an, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Otsailaren 3an, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).    

'Juego de ladrones 2: Pantera' filmaren emanaldia Iortia kultur gunea

Ilbeltzaren 30ean (19:00etan), otsailaren 2an (19:30ean) eta 3an (19:00etan), Christian Gudegast zinemagilearen Juego de ladrones 2: Pantera filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Donniek bat egin du Pantera mafiarekin diamante-lapurretarik handiena egiteko. Honek Nicki, iraganean jazarri zion poliziari, bere bandarekin bat egin eta kolpe hau elkarrekin ematea proposatzen dio. Erronkak arrakasta izanez gero, historiako lapurretarik garrantzitsuena egitea lortuko zuten.

Antzezleak: Gerard Butler, O'Shea Jackson Jr., Curtis 50 Cent Jackson, Jordan Bridges, Evin Ahmad, Salvatore Esposito, Rico Verhoeven, Bob Jennings, Birol Tarkan Yildiz

Emanaldiak:
Ilbeltzaren 30ean, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Otsailaren 2an, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).
Otsailaren 3an, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).

 

 


19:00

'Desmontando un elefante' filma

Iortia kultur gunea, Altsasu | Zinema

Ilbeltzaren 30ean, osteguna, (19:00etan) eta otsailaren 2an, igandea (17:00etan eta 19:30ean), Aitor Echevarria zinemagilearen Desmontando un elefante filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Bi hilabetez errehabilitazioan egon ondoren, adikzio bat dela eta, arrakasta izan duen arkitekto bat etxera itzuli da. Bere alaba gazteenak hartu du haren ardura. Bi emakume daude bizirik irauteko zigortuta. Maila guztietako menpekotasunari buruzko filma (emozionala, zainketena...), gureekiko konpromisoari eta ardurari buruzkoa, berreraikitze bizitzari buruzkoa: batzuetan, zerbait hautsi behar izaten da berriro zutik jartzeko. Antzezleak: Emma Suarez, Natalia de Molina, Dario Grandinetti, Alba Guilera, Milo Taboada, David Climent. Emanaldiak: Ilbeltzak 30, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian (4,5 euro). Otsailak 2, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian (5 euro). Otsailak 2, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian (5 euro).  

'Desmontando un elefante' filma Iortia kultur gunea

Ilbeltzaren 30ean, osteguna, (19:00etan) eta otsailaren 2an, igandea (17:00etan eta 19:30ean), Aitor Echevarria zinemagilearen Desmontando un elefante filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Bi hilabetez errehabilitazioan egon ondoren, adikzio bat dela eta, arrakasta izan duen arkitekto bat etxera itzuli da. Bere alaba gazteenak hartu du haren ardura. Bi emakume daude bizirik irauteko zigortuta. Maila guztietako menpekotasunari buruzko filma (emozionala, zainketena...), gureekiko konpromisoari eta ardurari buruzkoa, berreraikitze bizitzari buruzkoa: batzuetan, zerbait hautsi behar izaten da berriro zutik jartzeko.

Antzezleak: Emma Suarez, Natalia de Molina, Dario Grandinetti, Alba Guilera, Milo Taboada, David Climent.

Emanaldiak:
Ilbeltzak 30, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian (4,5 euro).
Otsailak 2, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian (5 euro).
Otsailak 2, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian (5 euro).

 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    
Martxoa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Urte osoko agenda ikusi »»