Otsailaren 12an, asteazkena, 18:30ean, espeleologiari buruzko Zuloan zu? film laburraren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Ikus-entzunezkoak Aloña Mendi espeleologia taldeak Arantzazuko santutegitik gertu dagoen haitzulo baten esplorazioa kontatzen du; ustekabeko agerpen batek espeleologoak harrituko ditu, eta agerraldi honekin aurrera jarraitzeko indarra berreskuratzen dute. Zuzendaria Xanti Ugate da, eta proiekzioaren ondoren espeleologia taldeko kideekin solasaldia izanen da. Emanaldia euskaraz izanen da, gaztelaniazko azpititulekin. Altsasuko Mendigoizaleak eta Aloña taldeak antolatu dute, Iortiaren laguntzarekin. Sarrera librea da.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Otsailaren 5etik 23ra Altsasu Institutuan sortutako Artekleta: Bizikletari bide Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan izanen da ikusgai. Erakusketan hainbat artista sakandarrek bizikleta batekin artelan bat sortu dute, besteak beste, ikastetxera joateko bidegorria aldarrikatzeko.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |