Otsailaren 14an, ostirala, Itxaso Torregrosa sexologoak 'Sexualitatea eta harreman osasuntsuak' hitzaldia emanen du, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 14an, ostirala, 18:30ean, Euskaraldiaren aurkezpen irekia eginen dute, Altsasuko Gure Etxean. Euskara erdigunea jartzeko ariketa sozialaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era izanen da, lehendabiziko aldiz udaberrian. Zozketa: Euskaraldiaren poltsa eta kamixeta
Otsailaren 14an, ostirala, Etxarri Aranazko euskara sustatzea helburu duen filmaren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean.
Otsailaren 14an, ostirala, 19:00etan, Altsasuko inauteri batzordeak maskariten bilera antolatu du, Gure Etxean. Batzordearen aurtengo helburuetako bat da maskaritaren pertsonaia berreskuratzea eta sustatzea.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Otsailaren 5etik 23ra Altsasu Institutuan sortutako Artekleta: Bizikletari bide Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan izanen da ikusgai. Erakusketan hainbat artista sakandarrek bizikleta batekin artelan bat sortu dute, besteak beste, ikastetxera joateko bidegorria aldarrikatzeko.
Otsailaren 21ean, ostirala, 'Tu-tum, Platz!' ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean.
Otsailaren 13an, osteguna, 16an, igandea, eta 17an, astelehena, Daniel Calparsoro zinemagilearen Mikaela filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Errege egunaren bezperan, aurrekaririk gabeko elurekaitzak Espainia astindu du. Kolapsatuta dagoen autobide bateko kaosaren erdian, lapurtalde batek furgoi blindatu bat lapurtzeko aukera.izan du. Handik metro gutxira Leo dago, galtzeko ezer ez duen polizia bat. Gazte baten ustekabeko laguntzarekin, taldea harrapakinarekin ihes egitea saihestu nahi dute. Fitxa artistikoa: Antonio Resines, Natalia Azahara, Roger Casamajor, Adriana Torrebejano, Pavel Anton, Cristina Kovani, Oleg Kricunoff, Peter Nikolas, Javier Albala, Patricia Vico, Rocio MuñozCobo, Bernabe Fernandez, Richard Holmes, Mario Zorrilla. Emanaldiak: Otsailak 13, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Otsailak 16, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Otsailak 17, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |