Otsailaren 15ean, larunbata, hainbat urtetako kintoak bilduko dira, bazkaltzera. Uhartetik esan dutenez, ospakizunetarako datarik garrantzitsuenetarikoa da herrian. Egun "polita" izaten da; adin bereko jende asko elkartzen da. Argazkia: 2024ko Uharte Arakilgo kintoak. ARTXIBOA
Otsailaren 15ean, larunbata, 16:30etik aurrera, Sakanako Mus Txapelketaren finala. Euskal Herriko Mus Txapelketa - Felix Urra Mariñelarenaren memoriala jokatuko da, Irurtzungo Larrazpin, Pikuxarren, Moncloa tabernan eta Iratxo elkartean. Uharte Arakilgo, Arbizuko, Etxarri Aranazko, Irurtzungo eta Imozko eta Basaburuko bikoteek jokatuko dute: Txomin Flores eta Pello Insausti; Julen Aranguren eta Jesus Mari Aranguren; Alberto Maestre eta Josu Maestre; Marzial Zestau eta David Rekalde; Saioa Erro eta Mikel Osinaga; Josu eta Aitziber (Pikuxar 3); Ritxar Cidrian eta Pello Martinez de Eulate; Ernesto Goia eta Cico Hernandez; Eneko Legarra eta Alberto Arangoa; Adrian Jaka eta Alain Jaia; Jon Goikoetxean eta Juan B. Mariñelarena; Txiki Iriarte eta Manolo Moreno; Lourdes Beloki eta Maria Jesus Arruabarrena; Jose Julian Matxain eta Asensio Galartza; Jon Kordon eta Josune Astiz; Imotz. Sakanako Mus Txapelketaren finala. Euskal Herriko Mus Txapelketa. Felix Urra Mariñelarenaren memoriala. Uharte Arakilgo, Arbizuko, Etxarri Aranazko, Irurtzungo eta Imozko eta Basaburuko bikoteak. 16:30ean, Larrazpin, Pikuxarren, Moncloa tabernan eta Iratxon.
Otsailaren 15ean, larunbata, Altsasuko Gaztetxearen 35. urteurrenaren aurkezpena eginen dute, 18.00etatik aurrera. Gazte guztiok bat eginikan, ez gabiltz gerorik gabe lelopean ospatuko dute aurten urteurrena, eta ospakizunekin hasteko kontzertuak izanen dira ere gaztetxean, 23:00etatik aurrera: Mirari eta Modus Operandi taldeak. Mirari taldeak otsailaren 8an Tafallan izandako kontzertuaren ondoren tresna eta materialaren lapurketa salatu zuen
Otsailaren 15ean, larunbata, 18:00etatik aurrera, ODS Garapen Jasangarria Helbururen 4. puntuaren inguruko jolasa eginen dute Altsasuko Intxostiapunta gunean: Kalitatezko hezkuntza bat.
Otsailaren 15ean, larunbata, Altsasuko Iortia kultur gunean, Muchos amigos negros antzezlanaren emanaldia izanen da. "Komedia beltza" bat dela esaten dute sortzaileek, errealitateari lotutako istorio bat da: "pertsona ezezagunari, migratzaileari, beste erlijio bateko jarraitzaileari, gizarte klase ahulagoa duenari edo bestelako joera sexuala duenari beldurra edo arbuioa. Geruza askoren azpian ezkutatzen dugunsentimendua da hau. Ezberdin denarekiko, aniztasunarekiko beldurra, guztiok izkutatzen duguna, izan ere, denok ditugu lagun beltz asko". Ramon Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sota dira antzezleak eta Gabi Losada antzerkigileak idatzi eta zuzendu du eta Jose Antonio Vitoria eta Gabi Losada dira istorioaren sortzaileak. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke, Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian; sarrera gutxi gelditzen dira.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Otsailaren 5etik 21era Altsasu Institutuak sortutako Artekleta: Bizikletari bide Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan izanen da ikusgai. Erakusketan "jasangarritasuna, artea eta Sakana" uztartzen dira, eta hainbat artista sakandarrek bizikleta batekin sortutako artelanak erakusten dira. Besteak beste, Altsasuko Udalari ikastetxera iristen den bidea egokitzeko eta bidegorria egiteko eskatzeko. Egunero 17:30etik 19:45era bisita daiteke. Maiatzean Iruñeko Geltokin izanen da Artekleta: Bizkletari bide erakusketa. Argazkiak: ALTSASU BHI
Otsailaren 15ean, larunbata, Lakuntzako kultur etxean (21:30ean), eta otsailaren 16an, igandea, Arbizuko udaletxearen areto nagusian eta Bakaikuko udaletxean, 18:00etan, Irabazi arte telesailaren 4. denboraldiaren estreinaldia izanen da. Telesailak futbolean aritzen den neska talde baten gora beherak kontatzen ditu, eta laugarren denboraldian Printzesak taldearen abentura berriak izanen dira. Denboraldi berriaren aurre estreinaldia UEMAko kide diren herrietan izanen da primizian.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |