Otsailaren 17an, astelehena,19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian, Irati Gorostidi Agirretxeren Contadores; Javier Celay Tito, eta Belen Calamaren Por fin me jubilo film laburren emanaldia izanen da, Filmoteka Nafarroan egitasmoaren barruan. Emanaldian film laburren egiletako batekin solasaldia izanen da ere. Sarrerak euro batean eros daitezke, kultur gunearen webgunean edo txarteldegian. Sinopsiak: Contadores: 1978ko gau batean, militante libertario talde bat bildu da hurrengo greba iragarriko duen panfletoa inprimatzeko. Baina langile mugimenduaren sindikalizazio gero eta handiagoak bere proiektu politiko erradikala garrantzirik ezara lerratu du. Etsita, beren bizitzako esparru intimoenetara bideratzen dituzte pixkanaka-pixkanaka ahalegin iraultzaileak. Tito: Herri txiki batean, Filok (pentsio baxua duen pentsiodun bat) alokatutako etxe bat du iturri ekonomiko gisa. Urte asko daramate han bizitzen Titok eta haren familiak. Duela urtebetetik, gurasoak hil zaizkionetik, Tito bakarrik bizi da etxean. Titok arazo mental larriak ditu, eta ez du alokairu-kuota bakar bat ere ordaindu. Hori dela eta, Filo etsita dago. Jere taberna txikian ustekabean topo egin dute, eta tentsioa areagotu egin da pixkanaka, makilakadaz betetako duelu batean. Por fin me jubilo: Ainarak bere aurrejubilazio desiratua lortu du deskantsatu eta bizitzaz gozatu ahal izateko, Nafar jatorriko izendapenaren munduan urte luzez gogor lan egin ondoren. Laster konturatu da hainbeste amesten zuen bizitza hori ez dela berak uste zuen bezalakoa. Ainararentzat arazoak sortzen ari dira, eta Ainarak zalantzan jarri du erretiroa hartzea erabaki onena izan ote zen.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Astelehenero, 12:00etan, Sakanako pentsiodunen mugimenduaren pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak egiten dituzte, Altsasuko udaletxearen parean eta Zumalakarregi plaza tartekatuz.
Otsailaren 5etik 21era Altsasu Institutuak sortutako Artekleta: Bizikletari bide Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan izanen da ikusgai. Erakusketan "jasangarritasuna, artea eta Sakana" uztartzen dira, eta hainbat artista sakandarrek bizikleta batekin sortutako artelanak erakusten dira. Besteak beste, Altsasuko Udalari ikastetxera iristen den bidea egokitzeko eta bidegorria egiteko eskatzeko. Egunero 17:30etik 19:45era bisita daiteke. Maiatzean Iruñeko Geltokin izanen da Artekleta: Bizkletari bide erakusketa. Argazkiak: ALTSASU BHI
Otsailaren 13an, osteguna, 16an, igandea, eta 17an, astelehena, Daniel Calparsoro zinemagilearen Mikaela filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Errege egunaren bezperan, aurrekaririk gabeko elurekaitzak Espainia astindu du. Kolapsatuta dagoen autobide bateko kaosaren erdian, lapurtalde batek furgoi blindatu bat lapurtzeko aukera.izan du. Handik metro gutxira Leo dago, galtzeko ezer ez duen polizia bat. Gazte baten ustekabeko laguntzarekin, taldea harrapakinarekin ihes egitea saihestu nahi dute. Fitxa artistikoa: Antonio Resines, Natalia Azahara, Roger Casamajor, Adriana Torrebejano, Pavel Anton, Cristina Kovani, Oleg Kricunoff, Peter Nikolas, Javier Albala, Patricia Vico, Rocio MuñozCobo, Bernabe Fernandez, Richard Holmes, Mario Zorrilla. Emanaldiak: Otsailak 13, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Otsailak 16, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Otsailak 17, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).