Martxoaren 19an, asteazkena, 18:00etan, Iortia kultur gunean, Etxebizitza ez da jolasa solasaldia antolatu du Altsasuko EHBilduk. Mikel Zabaleta foru parlamentaria eta Ainize Ibargutxi Altsasuko zinegotzia ariko dira etxebizitzaren inguruan.
Martxoaren 19an, asteazkena, Irurtzungo Emakume Taldeak antolatutako zinema irteera eginen dute, 18:00etan, Foru plazatik. Ekimena Emakume Taldeak Martxoak 8 Emakumeen nazioarteko egunaren harira antolatutako Emakumeari buruzko XXXII. Jardunaldiak programaren barruan antolatu du.
Martxoaren 19an, asteazkena, 19:00etan, Pikuxar elkartean, Pikuxarreko irakurle kluba Berriz zentauro liburuaren solasaldia izanen da, Katixa Agirren idazlearekin.
Martoxan Irurtzun eta inguruko herriak Irurtzungo margo tailerreko ikasleen erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Martxoaren 3tik 21era Bubisher proiektuaren hamabosgarren urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa ikusgai izanen da, Olatzagutiko Liburutegian. Martxoaren 6an, osteguna, Sahararen inguruko ipuin kontaketa eta bertako kulturaren inguruko tailerra izanen dira.
Martxoaren 12an, asteazkena, Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren 'Emakumeen aurkako indarkeria ikusiezinak eta erresilientzia historia zenbaiten' inguruko erakusketa mustuko dute Iortia kultur gunean. Martxoaren 31 arte izanen da ikusgai.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |