Martxoaren 20an, osteguna, 17:00etatik 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean, Gazteak eta sakelakoa hitzaldi eta solasaldia izanen da. Hizlaria Bidelagun elkarteko Miren Ros izanen da eta Etxarri Aranazko Gizarte Zerbitzuak antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin batera, eta Etxarri Aranazko Udala, Sakanako Herri Eskola, Altsasu Institutua, Andra Mari ikastola eta Etxarri Aranazko eta Lakuntzako Altxa Burua taldee laguntzarekin.
Martxoaren 20an, osteguna, 18:30ean, Euskal Herrian Euskaraz-ek eta Aintzat egitasmoak antolatutako Osasungintza euskalduna behingoz! hitzaldia izanen da, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Intza Gurrutxaga, Adrian Zelaia eta Jon Zarate izanen dira hizlariak. Argazkia: @AINTZAT1 (Mendaroko Ospitalea)
Martxoaren 20an, osteguna, 19:00etan, Filosofia izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian.
Martoxan Irurtzun eta inguruko herriak Irurtzungo margo tailerreko ikasleen erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Martxoaren 3tik 21era Bubisher proiektuaren hamabosgarren urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa ikusgai izanen da, Olatzagutiko Liburutegian. Martxoaren 6an, osteguna, Sahararen inguruko ipuin kontaketa eta bertako kulturaren inguruko tailerra izanen dira.
Martxoaren 12an, asteazkena, Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren 'Emakumeen aurkako indarkeria ikusiezinak eta erresilientzia historia zenbaiten' inguruko erakusketa mustuko dute Iortia kultur gunean. Martxoaren 31 arte izanen da ikusgai.
Martxoaren 20an, osteguna, Euskaraldiaren batzordeen bilerak izanen dira Ziordiko liburutegian, 18:30ean; Arbizuko udaletxean, 19:00etan, eta Olatzagutiko kultur etxean, 20:00etan. Martxoaren 25ean, asteartea, Irurtzungo batzordearen bilera irekia izanen da,19:00etan, Pikuxar elkartean.
Martxoaren 20an, osteguna (19:00etan), eta 23an, igandea (17:00etan eta 19:30ean), Luca Guadagnino zinemagilearen Queer filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Mexiko Hirian erbesteratutako estatubatuar batek ia bakarrik igaro ditu egunak, AEBetako komunitate txikiko beste kide batzuekin izan dituen kontaktu batzuk izan ezik. Hirira iritsi berri den ikasle gazte batekin topo egin du, eta erakutsi dio norbaitekin lotura estua izan dezakeela. Emanaldia: Martxoak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Martxoak 23, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro). Martxoak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Martxoaren 20an, osteguna, 19:00etan, 23an, igandea, 19:30ean, eta 24an, astelehena, 19:00etan, James Mangold zinemagilearen Un compelto desconocido filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: 60ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko eragin handiko musika-eszenan girotuta, A Complete Unknown-ek Minnesotako Bob Dylan 19 urteko folk-abeslariaren igoera meteorikoaren istorioa kontatzen du; kontzertu-aretoetaraino eta arrakasta-zerrendarik gorenetaraino iritsi da. Bere abestiak eta bere mistika mundu mailako fenomeno bilakatu ziren, 1965ean Newport Folk Festival jaialdian rock elektrikoko emanaldi apurtzailearekin amaitu zena. Emanaldiak: Martxoak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro).Martxoak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).Martxoak 24, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |