Martoxan Irurtzun eta inguruko herriak Irurtzungo margo tailerreko ikasleen erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Astelehenero, 12:00etan, Sakanako pentsiodunen mugimenduaren pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak egiten dituzte, Altsasuko udaletxearen parean eta Zumalakarregi plaza tartekatuz.
Martxoaren 12an, asteazkena, Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren 'Emakumeen aurkako indarkeria ikusiezinak eta erresilientzia historia zenbaiten' inguruko erakusketa mustuko dute Iortia kultur gunean. Martxoaren 31 arte izanen da ikusgai.
Martxoaren 20an, osteguna, 19:00etan, 23an, igandea, 19:30ean, eta 24an, astelehena, 19:00etan, James Mangold zinemagilearen Un compelto desconocido filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: 60ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko eragin handiko musika-eszenan girotuta, A Complete Unknown-ek Minnesotako Bob Dylan 19 urteko folk-abeslariaren igoera meteorikoaren istorioa kontatzen du; kontzertu-aretoetaraino eta arrakasta-zerrendarik gorenetaraino iritsi da. Bere abestiak eta bere mistika mundu mailako fenomeno bilakatu ziren, 1965ean Newport Folk Festival jaialdian rock elektrikoko emanaldi apurtzailearekin amaitu zena. Emanaldiak: Martxoak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro).Martxoak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).Martxoak 24, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |