Martxoaren 30ean, igandea, 2019an METEIen egindako zuhaitz landaketara bisita eginen dute; nolada dagoen ikusi eta egin beharreko lanak zehazteko. 09:30ean, Lakuntzako plazan gelditu dira bisita egiteko.
Martxoaren 30ean, igandea,12:30etik 14:30era, Euskaraldiaren gune ibiltaria martxan jarriko dute Irurtzungo plazan. Bertan egitasmoaren inguruko informazioa izanen da, izen emateko aukera, denda eta abar.
Martxoaren 30ean, igandea, 17:00etan, Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna animazio filmaren emanaldia izanen da, euskaraz, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Porkyk eta Lucasek Lurra suntsitzeko konplot estralurtar maltzur bat deskubritzen dute. Nahi gabe, abentura zoro batean murgiltzen dira espazioan zehar, Looney Tunes-en umore kaotiko eta eszena dibertigarriz beteta. Bi lagunek ez dakite nola kudeatu egoera, baina, hala ere, gizateriaren azken itxaropena bihurtzen dira, inork eskatu ez badu ere. Emanaldia: Martxoak 30, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak martxoko egitaraua zabaldu du. Hortaz, martxoaren 16an, igandea, Argiñanora joanen dira, Rakelek antolatutako ibilbidean (679739878); 23an, Patxi Morcillok antolatuta (680387753) Roitegi Arabako mendira joanen dira, eta 30ean, Urbasako Santa Marinara eta Artxabaratxara joanen dira, Fernando Morenok gidatuta (600723203). Azken orduko aldaketak ezean, 08:00etan abiatuko dira Altsasuko Mendigoizaleak elkartearen egoitzatik (Erkuden kalea, 8 zenbakia).
Martoxan Irurtzun eta inguruko herriak Irurtzungo margo tailerreko ikasleen erakusketa izanen da, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Martxoaren 12an, asteazkena, Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren 'Emakumeen aurkako indarkeria ikusiezinak eta erresilientzia historia zenbaiten' inguruko erakusketa mustuko dute Iortia kultur gunean. Martxoaren 31 arte izanen da ikusgai.
Martxoaren 27an, osteguna (19:00etan), 30ean, igandea (19:30ean), eta 31n, astelehena (19:00etan), Borja Cobeaga zinemagilearen 'Los aitas' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: 80ko hamarkadaren amaierako Bilboko langileen periferian, gimnasia erritmikoko haur-talde batek Berlingo txapelketa batean parte hartzeko aukera du. Amek ezin dituzte alabak lagundu, eta aitek egin behar dute lan hori. Emanaldiak: Martxoak 27, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Martxoak 30, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Martxoak 31, astelehena, 19:00etan, Iortia kutlur gunearen areto nagusian (5 euro).
Martxoaren 27, osteguna, 19:00etan, eta 30ean, igandea, 19:30ean, Mohammad Rasoulof zinemagilearen La semilla de la higuera sagrada filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Iman instrukzio epailea da eta Teheranen lan egiten du ezegonkortasun politiko eta sozialez beteriko giroaren erdian. Paranoia giroan murgildu da Iman, kaleko istiluen tentsioa bere bizitza pertsonalean sartzen hasi baita. Emanaldiak: Martxoak 27, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Martxoak 30, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |