Apirilaren 6an elkartasun azoka eginen dute, Altsasun. Martxoaren 28ra arte berrerabil daitekeen edozein objektu jasoko dute Sakana Harrera Haranako kideek eta Altsasu BHI institutuan. Elkartasun azokan ateratako dirua Elkarri Laguntza erakundearendako izanen da.
Apirilaren 6an, igandea, 'Ostirala iritsi da!' Katxiporretako pailazoen ikuskizuna izanen da, Erburua kiroldegian.
Apirilaren 6an, igandea, 17:00etan, Kaixo Frida euskarazko filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Ezberdina den neskato baten istorioa da. Bere mundua Coyoacán da, Mexiko Hiria. Txinpartatsua, zirraragarria, dena interesatzen zaio, eta zailtasunak sortzen direnean, irudimen izugarriarekin egiten die aurre. Neskato honek Frida Kahlo du izena. Emanaldia: Apirilak 6, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
Apirilaren 6an, igandea, bertso saioa izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Apirilaren 6an, igandea, 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean. ODS 10. jolasa eginen dute: Berdintasunean berreztea.
Martxoaren 31tik apirilaren 4ra elizaren inmatrikulazioak salatzeko 'Tasio'-ren erakusketa ikusgai egonen da, Irurtzungo liburutegian. Apirilaren 6an, igandea, 'Inmatriculaciones. Oh muy God!' antzezlana eta gaiari buruzko izanen dira, kultur etxean.
Apirilaren 2an, asteazkena, Xanti Arrieta artistaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketaren mustutze ekitaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Erakusketa kolektiboa hilaren 27ra arte egonen da ikusgai, eta apirilean zehar, erakusketarekin batera, ekitaldi sorta bat izanen da.
Apirilaren 3an, osteguna, 19:00etan, eta 6an, igandea, 17:00etan eta 19:30ean, Pablo Hernando zinemagilearen 'Una ballena' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Ingridek infiltratzeko eta arrastorik utzi gabe desagertzeko duen gaitasunak soldatapeko hiltzaile bihozgabe bihurtzen du. Baina botere hori beste mundu batetik dator, munstroak bizi diren leku batetik. Emanaldiak: Apirilak 3, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Apirilak 6, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).Apirilak 6, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Apirilaren 3an, 6an eta 7an, osteguna (19:00etan), igandea (19:30ean) eta astelehenean (19:00etan), Helena Taberna zinemagile altsasuarraren 'Nosotros' film berriaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Zuzendariak filmaren inguruko solasaldia eginen du. Sinopsia: Angela eta Antonio bikotea, beste asko bezala, maitemindu egin zen, ilusio bat bizi izan zuen, seme-alabak izan zituen, amore ez emateko ahaleginak egin zituen eta behin baino gehiagotan erori zen. Amodioa bukatzen denean, galderak sortzen dira: non okertu zen dena?, nola amaitu dugu horrela? Elkarren arteko harremanaren argi-ilunetan barrena, Angelak eta Antoniok prekarietatearen, desioaren interferentzien edo maitasunaren idealizazioaren aurka borrokatuko dute. Emanaldiak: Apirilak 3, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro).Apirilak 6, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).Apirilak 7, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (5 euro).
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |