Apirilaren 22an, 18:00etatik 19:30era, Orri markatzaile tailerra antolatu du Altsasuko herri liburutegiak Liburuaren Egunaren harira. Cuichan artista plastikoak, hezitzaileak eta liburu ilustratzaileak emanen du tailerra, eta liburutegian dauden haurrendako ipuinak oinarri hartuta parte hartzen duten haurrek orri markatzaileak diseinatuko dituzte. Altsasuko Liburutegian eman daiteke izena.
Apirilaren 15ean, 22an eta 29an, astearteak, 09:00etatik 14:00etara, Arakilgo udaletxean Euskaraldian izena emateko aukera izanen da. Kultur dinamizatzaileagatik galdetu behar da.
Apirilaren 2an, asteazkena, Xanti Arrieta artistaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketaren mustutze ekitaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Erakusketa kolektiboa hilaren 27ra arte egonen da ikusgai, eta apirilean zehar, erakusketarekin batera, ekitaldi sorta bat izanen da.
Apirilaren 16an, asteazkena, 18:00etan, Martxelo Otamendi kazetariaren eta Berriako zuzendari ohiaren eta Txema Ramirez de la Piscina kazetariaren eta EHUko irakasle ohiaren Egiaren balioa desinformazioaren garaian hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Gernikak. Begiradak Xanti Arrietaren erakusketaren harira. Apirilaren 22an, asteartea, 18:00etan, egitasmoaren barruan, Dolua eta memoria historikoa Naroa Martinez pedagogoa eta dolu prozesuetan espezializatua eta Oihana Gallo San Roman Otsaportilloko senitartekoaren hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean.