Apirilaren 29an, asteartea, 17:15ean, Olatzagutiko liburutegian, Letrekin dibertitzea tailerra emanen du Manolita Thunders artistak. Liburutegian eman daiteke izena.
Apirilaren 29an, asteartea, 17:30ean, Sorgina Txirulinarerrn Euria da ta euria da ipuin saio musikatua izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian. Ekimena 3 urtetik gorako haurrendako bideratuta dago, eta ipuin kontalariaren saioa hasten denean atea itxiko da.
Apirilaren 15ean, 22an eta 29an, astearteak, 09:00etatik 14:00etara, Arakilgo udaletxean Euskaraldian izena emateko aukera izanen da. Kultur dinamizatzaileagatik galdetu behar da.
Apirilaren 29an, asteartea, Martxel Larrazaren eta Joseba Olagarairen, besteak beste, LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesuaren inguruko hitzaldia izanen da, Iortian. Egun berean, fotokazetaritza proiektuaren erakusketa mustuko dute; maiatzaren 6ra arte izanen da ikusgai.