Apirilaren 30ean, asteazkena, 18:00etatik 19:30era, Literarte Txiki III. Jaialdiaren sorkuntza tailerra izanen da, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko gelan, Altsasuko herri liburutegiak Liburuaren egunaren harira antolatutako programaren barruan. Izaskun Mujikaren eskutik eta Gianni Rodariren 75 autobusa ipuinean oinarrituta jolasaren bidez eta irudimenari bidea emanez ipuin berri baten oianrria sortuko dute parte hartzaileek. Aurretik izena eman behar da liburutegian.
Apirilaren 27an, igandea, 18:00etan, Gazte zinema izanen da, Intxostiapunta gazte gunean. Apirilaren 30ean, asteazkena, 17:30etik aurrera, Sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzua izanen da, Altsasuko gazte txokoan.
Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak.
Apirilaren 29an, asteartea, Martxel Larrazaren eta Joseba Olagarairen, besteak beste, LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesuaren inguruko hitzaldia izanen da, Iortian. Egun berean, fotokazetaritza proiektuaren erakusketa mustuko dute; maiatzaren 6ra arte izanen da ikusgai.