Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Ziordian maiatzan zutitzearen oihturarekin jarraituko dute aurten ere, maiatzaren 1ean, osteguna.
Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak.
Apirilaren 29an, asteartea, Martxel Larrazaren eta Joseba Olagarairen, besteak beste, LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesuaren inguruko hitzaldia izanen da, Iortian. Egun berean, fotokazetaritza proiektuaren erakusketa mustuko dute; maiatzaren 6ra arte izanen da ikusgai.