Maiatzaren 17an, larunbata, San Migel santutegietako gazteen topaketak izanen da, Aralarko santutegian: Erromako jubileoaren bidean: Frantziako Normadiako Mont Saint Michel eta Italiako Val di Susako Sacra di San Michele, Luccako San Michele in Foro eta Bariko Monte Sant Angelo elkartuko dira. 09:00 Zamartzeko monategian harrera. 09:30 Aralarko santutegira igoera. 11:30 Aralarko santetegira iritsiera, bisita eta bilerak. 13:00 Artzapezpikuak emandako meza. 14:00 Paella jana. 15:00 Aisialdia eta jarduera. 16:00 Amaiera ekitaldia, santutegian. 17:00 Agurra.
Maiatzaren 17an, larunbata, Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak Ate Irekien Eguna antolatu du atletismo elkarteak, Dantzalekun.
Maiatzaren 17an, larunbata, Gaztaren eguna ospatuko dute Arakilgo herrian. Pilotari arbizuarra izanen da gaztaren mozketa egiteko ohorea, eta Mattin Ezkurdia aita omenduko dute ere.
Maiatzaren 17an, larunbata, 12:30ean, Etxarri Aranazko hilerrian, 'Infernubai sube, salbuespenai akillube' lelopean Pello Mariñelarenari omenaldia eginen diote haren heriotzaren XXXII. urteurrenean.
Maiatzaren 17an, larunbata, jokatuko da elkarteek antolatzen duten lasterketa, Bakaikun. Izena ematea zabalik dago.
Maiatzaren 17an, larunbata, Go!azen gaztetxo talde baten udaleku baten inguruko telesail musikal arrakastatsuaren ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean; bi saio izanen dira, 17:00etan eta 19:30ean, eta urtero bezala arrakastatsua izanen da emanaldia. 17:00etarako sarrerak amaitu dira eta 19:30erako oso oso gutxi gelditzen dira.
Maiatzaren 17an, larunbata, jokatuko da Pikuxarrek antolatutako bertsi sariketa; Euskal Herri osoko sei bertsolari gaztek parte hartuko dute. Bertsolari gazteei aukerak ematea da txapelketaren helburuetako bat
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak.
Maiatzaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Euskaraldiari hasiera emanen diote Altsasun, BM supermerkatuaren aparkalekuitk aterako den kotxe karabana batekin. 19:30ean, suziria izanen da, Atsasu Kantuz taldeak girotua, eta unean ere izena emateko eta txapa hartzeko aukera izanen da. Maiatzaren 16an, ostirala, 19:00etan, Foru plazan, auzate girotua izanen da, eta maiatzaren 17an, larunbata, 19:00etan, Euskararen ibilbidea izanen da; Iortia zabalgunetika biatuko da eta ordu bateko iraupena izanen du. Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean, Euskara kalera aterako dute AEKko ikasleek, eta saioak kalean eginen dituzte. Maiatzaren 22an, osteguna, Kultura euskaraz, orain! ekimena izanen da, eta 19:00etan elkarretaratzea eta Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua izanen dira, Foru plazan, eta 20:00etan, Erkudengo Ama Abesbatza kaleetan barna izanen da, Iortiatik abiatuta. Maiatzaren 23an, ostirala, 18:00etan, euskal dantza emanaldia izanen da, Foru plazan, eta maiatzaren 24an, larunbata, 12:00etan, Haize Berriak bandaren entsegua Iortia zabalguneko estalpean. Euskaraldiari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 09:00etan, Altsasuko Gaiteroen dianak izanen dira, herrian zehar; ondoren, 13:00etan, Erraldoien kalejira izanen da, gaiteroak laugnduta. Foru plazan amaituko dute ibilbidea. Burundako Txistularien kalejira izanen da ere. 13:30ean Itsu Koplak izanen da, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Foru plazan, eta ariketa sozialaren amaierako argazkia eginen dute ahobiziek eta belarriprestek.
Maiatzaren 15ean, osteguna, Euskaraldiari hasiera emateko suziria eta argazkia eginen dute, 19:00etan, Arbizuko plazan. Maiatzaren 17an, larunbata, 12:00etan, mintza praktika herri ekimena eginen dute.
Maiatzaren 15ean, osteguna, Euskaraldiaren hasiera ospatuko dute Etxarri Aranatzen. 18:30ean txistulariekin kalejira eginen dute, eta 19:00etan Erraldoiak aterako dira eta Euskaraldiko margolanak izanen dira, plazan. Maiatzaren 17an, larunbata, 10:00etatik 11:30era gazte eta helduendako Dantzakiaren klase irekia izanen da, frontoian, eta, ondoren, pala partidak izanen dira. Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, igandea, 17:00etan, futbol erregionalen partidak izanen dira, futbol zelaian. Maiatzaren 22an, osteguna, 19:00etan, bertso poteoa izanen da Etxarri Aranazko tabernetatik, eta Euskaraldiko ospakizunekin jarraitzeko, maiatzaren 24an, larunbata, amaieraren bezperan, erraldoiak gaiteroekin aterako dira, 13:30etik aurrera. Ariketa sozialarari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 13:00etan, Etxarri Kantuzen emanaldia izanen da, eta 19:00eta Haize Berriak bandaren kontzertua. Euskaraldiak iraun bitartean ere AEKren sorpresa izanen da Etxarri Aranatzen.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |