2024ko azaroaren 24an hasi eta 2025eko maiatzaren 18ra arte jokatuko da Sakanako Mankomunitateak antolatutako Benjaminen Areto Futbol - Futbol 9 topaketak, Uharte Arakilen, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olaztin. Hmar jardunaldi jokatuko dira, gutxi gora behera hilabetean bana.
Maiatzaren 18an, igandea, Dinagu kolektiboaren artisau azoka izanen da, Iortia zabalgunean. 22 sortzailek parte hartuko dute.
Maiatzaren 18an, igandea, 13:00etan, Etxarri Aranazko plazan, Pello Mariñelarenaren omenezko ekitaldia eginen dute, 'Agur eta ohore eusko gudaria!' lelopean.
Olatzagutiko La Zigarra Txarangak entzunaldi berezia antolatu du maiatzaren 18an, igandea, Olatzagutiko San Migel plazan.
Maiatzaren 18an, igandea, 18:00etatik 19:30era, 'Biokbat izan gaitezen bat!' saio antiarrazistaren dimanika izanen da, Intxostiapunta gazte gunean: "Hainbat mito eta sinesmen arrazista oso zalbadurik daude, eta horren aurrean, Galdera Pizgarrien dinamika ardatz izango da saio honetan; desinformazioari aurre egiteko urrats bat ematea. Adin tarte guztiedndako irekia izango da.
Maiatzaren 18an, igandea, Sareren Puzzlea osatu arte! ekimenak geldialdia eginen du Etxarri Aranatzen, eta 18:00etan elkarretaratzea deitu dute. Bertan, "konponbiderako puzzle zatiak lotuko dituen" ekimenari harrera egin, eta erregimen itxian dagoen Juan Ramon Karasatorreren egoeraren inguruko informazioa emanen dute.
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak.
Maiatzaren 15ean, osteguna, Euskaraldiaren hasiera ospatuko dute Etxarri Aranatzen. 18:30ean txistulariekin kalejira eginen dute, eta 19:00etan Erraldoiak aterako dira eta Euskaraldiko margolanak izanen dira, plazan. Maiatzaren 17an, larunbata, 10:00etatik 11:30era gazte eta helduendako Dantzakiaren klase irekia izanen da, frontoian, eta, ondoren, pala partidak izanen dira. Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, igandea, 17:00etan, futbol erregionalen partidak izanen dira, futbol zelaian. Maiatzaren 22an, osteguna, 19:00etan, bertso poteoa izanen da Etxarri Aranazko tabernetatik, eta Euskaraldiko ospakizunekin jarraitzeko, maiatzaren 24an, larunbata, amaieraren bezperan, erraldoiak gaiteroekin aterako dira, 13:30etik aurrera. Ariketa sozialarari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 13:00etan, Etxarri Kantuzen emanaldia izanen da, eta 19:00eta Haize Berriak bandaren kontzertua. Euskaraldiak iraun bitartean ere AEKren sorpresa izanen da Etxarri Aranatzen.
Maiatzaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Euskaraldiari hasiera emanen diote Altsasun, BM supermerkatuaren aparkalekuitk aterako den kotxe karabana batekin. 19:30ean, suziria izanen da, Atsasu Kantuz taldeak girotua, eta unean ere izena emateko eta txapa hartzeko aukera izanen da. Maiatzaren 16an, ostirala, 19:00etan, Foru plazan, auzate girotua izanen da, eta maiatzaren 17an, larunbata, 19:00etan, Euskararen ibilbidea izanen da; Iortia zabalgunetika biatuko da eta ordu bateko iraupena izanen du. Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean, Euskara kalera aterako dute AEKko ikasleek, eta saioak kalean eginen dituzte. Maiatzaren 22an, osteguna, Kultura euskaraz, orain! ekimena izanen da, eta 19:00etan elkarretaratzea eta Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua izanen dira, Foru plazan, eta 20:00etan, Erkudengo Ama Abesbatza kaleetan barna izanen da, Iortiatik abiatuta. Maiatzaren 23an, ostirala, 18:00etan, euskal dantza emanaldia izanen da, Foru plazan, eta maiatzaren 24an, larunbata, 12:00etan, Haize Berriak bandaren entsegua Iortia zabalguneko estalpean. Euskaraldiari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 09:00etan, Altsasuko Gaiteroen dianak izanen dira, herrian zehar; ondoren, 13:00etan, Erraldoien kalejira izanen da, gaiteroak laugnduta. Foru plazan amaituko dute ibilbidea. Burundako Txistularien kalejira izanen da ere. 13:30ean Itsu Koplak izanen da, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Foru plazan, eta ariketa sozialaren amaierako argazkia eginen dute ahobiziek eta belarriprestek.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |