Maiatzaren 21ean, asteazkena, 19:00etan, Etxarri Aranazko festa batzordea deitu du udalak; jakinarazi dutenez, urteak daramatzate festak berritu nahian azken urtetan aisialdian egon den bilakaera ikusita, eta horregatik festa batzordeak proposamena egin nahi die etxarrierrei, eta batzordean partea hartzera norbanakoak, elkarteak eta eragileak gonbidatu dituzte. Batzarra udaletxean egingo dute.
Maiatzaren 21ean, asteazkena, 19:30ean, Sakanako Bertsolari Eskolek Hiru txerritxoak ipuin klasikoaren bertsio berritua eginen dute, bertsoa eta antzerkia uztartuz. Emanaldia Lakuntzako liburutegian izanen da.
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Maiatzaren 15ean, osteguna, hasiko da Euskaraldia, eta Lakuntzan hasiera ekitaldia eginen dute; 19:00etatik aurrera izen emateko aukera eta txapa banaketa egonen da, eta 19:30ean, prentsaurrekoa, argazkia, auzatea eta abar eginen dute euskararen aldeko ekimenari ongi etorria emateko. Aurretik, maiatzaren 9an, izena emateko aukera izanen da, 18:30etik 20:00etara, plazan. Maiatzaren 21ean, 18:30ean, Euskaraldiaren barruan Mintzakide saioa izanen da, jubilatuen elkartean. Maiatzaren 25ean, 13:00etan, Euskaraldiaren "amaieraren hasiera" eginen dute, Adierazpenaren irakurketarekin, eta euskararen aldeko esaldi musikatuekin.
Maiatzaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Euskaraldiari hasiera emanen diote Altsasun, BM supermerkatuaren aparkalekuitk aterako den kotxe karabana batekin. 19:30ean, suziria izanen da, Atsasu Kantuz taldeak girotua, eta unean ere izena emateko eta txapa hartzeko aukera izanen da. Maiatzaren 16an, ostirala, 19:00etan, Foru plazan, auzate girotua izanen da, eta maiatzaren 17an, larunbata, 19:00etan, Euskararen ibilbidea izanen da; Iortia zabalgunetika biatuko da eta ordu bateko iraupena izanen du. Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean, Euskara kalera aterako dute AEKko ikasleek, eta saioak kalean eginen dituzte. Maiatzaren 22an, osteguna, Kultura euskaraz, orain! ekimena izanen da, eta 19:00etan elkarretaratzea eta Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua izanen dira, Foru plazan, eta 20:00etan, Erkudengo Ama Abesbatza kaleetan barna izanen da, Iortiatik abiatuta. Maiatzaren 23an, ostirala, 18:00etan, euskal dantza emanaldia izanen da, Foru plazan, eta maiatzaren 24an, larunbata, 12:00etan, Haize Berriak bandaren entsegua Iortia zabalguneko estalpean. Euskaraldiari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 09:00etan, Altsasuko Gaiteroen dianak izanen dira, herrian zehar; ondoren, 13:00etan, Erraldoien kalejira izanen da, gaiteroak laugnduta. Foru plazan amaituko dute ibilbidea. Burundako Txistularien kalejira izanen da ere. 13:30ean Itsu Koplak izanen da, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Foru plazan, eta ariketa sozialaren amaierako argazkia eginen dute ahobiziek eta belarriprestek.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |