Maiatzaren 22an, osteguna, 18:00etan, Mikroipuinak tailerra izanen da, Ziordiko liburutegian. Aurretik liburutegian izena eman behar da (948468970).
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan ospatuko den musika jaialdiaren "agurra" prestatzen jarraitzen dute, eta dagoeneko 87 talde iragarri dituzte. Herriz herri aurkezpenak egiten ari dira eta maiazaren 22an, osteguna, Altsasun eginen dute, eta 23an, ostirala, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen.
Maiatzaren 15ean, osteguna, Euskaraldiaren hasiera ospatuko dute Etxarri Aranatzen. 18:30ean txistulariekin kalejira eginen dute, eta 19:00etan Erraldoiak aterako dira eta Euskaraldiko margolanak izanen dira, plazan. Maiatzaren 17an, larunbata, 10:00etatik 11:30era gazte eta helduendako Dantzakiaren klase irekia izanen da, frontoian, eta, ondoren, pala partidak izanen dira. Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, igandea, 17:00etan, futbol erregionalen partidak izanen dira, futbol zelaian. Maiatzaren 22an, osteguna, 19:00etan, bertso poteoa izanen da Etxarri Aranazko tabernetatik, eta Euskaraldiko ospakizunekin jarraitzeko, maiatzaren 24an, larunbata, amaieraren bezperan, erraldoiak gaiteroekin aterako dira, 13:30etik aurrera. Ariketa sozialarari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 13:00etan, Etxarri Kantuzen emanaldia izanen da, eta 19:00eta Haize Berriak bandaren kontzertua. Euskaraldiak iraun bitartean ere AEKren sorpresa izanen da Etxarri Aranatzen.
Maiatzaren 22an, osteguna (19:00etan), maiatzaren 25ean, igandea (19:30ean), eta maiatzaren 26an, astelehena (19:00etan), Daniel Auteuil zinemagilearen Presunción de inocencia filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Hiltzaile baten absoluzioa lortu zuenetik, Jean Monier abokatuak ez du kasu kriminal gehiago onartzen. Hala ere, emaztea hiltzea leporatu dioten familiako aita bat ezagutzen du, eta hunkituta sentituko da. Bezeroa errugabea dela sinetsita, epaiketa irabazteko ahal duen guztia egiteko prest egongo da. Emanaldiak: Maiatzak 22, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Maiatzak 25, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Maiatzak 26, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).
Maiatzaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Euskaraldiari hasiera emanen diote Altsasun, BM supermerkatuaren aparkalekuitk aterako den kotxe karabana batekin. 19:30ean, suziria izanen da, Atsasu Kantuz taldeak girotua, eta unean ere izena emateko eta txapa hartzeko aukera izanen da. Maiatzaren 16an, ostirala, 19:00etan, Foru plazan, auzate girotua izanen da, eta maiatzaren 17an, larunbata, 19:00etan, Euskararen ibilbidea izanen da; Iortia zabalgunetika biatuko da eta ordu bateko iraupena izanen du. Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean, Euskara kalera aterako dute AEKko ikasleek, eta saioak kalean eginen dituzte. Maiatzaren 22an, osteguna, Kultura euskaraz, orain! ekimena izanen da, eta 19:00etan elkarretaratzea eta Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua izanen dira, Foru plazan, eta 20:00etan, Erkudengo Ama Abesbatza kaleetan barna izanen da, Iortiatik abiatuta. Maiatzaren 23an, ostirala, 18:00etan, euskal dantza emanaldia izanen da, Foru plazan, eta maiatzaren 24an, larunbata, 12:00etan, Haize Berriak bandaren entsegua Iortia zabalguneko estalpean. Euskaraldiari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 09:00etan, Altsasuko Gaiteroen dianak izanen dira, herrian zehar; ondoren, 13:00etan, Erraldoien kalejira izanen da, gaiteroak laugnduta. Foru plazan amaituko dute ibilbidea. Burundako Txistularien kalejira izanen da ere. 13:30ean Itsu Koplak izanen da, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Foru plazan, eta ariketa sozialaren amaierako argazkia eginen dute ahobiziek eta belarriprestek.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |