Maiatzaren 25ean, igandea, Altsasuko bigarren eskuko azoka izanen da, Otai plazan.
Maiatzarne 25ean, igandea, Bizikleta ibilaldi berezia izanen da, Arbizun, Sakanako Mankomunitateak antolatuta.
Maiatzaren 15ean, osteguna, etxajuarekin hasieran emanen diote Euskaraldiari Urdiainen. Hasierarekin batera photocalla eta txapa banaketa egonen da, 19:00etatik aurrera. Maiatzaren 16an, ostirala, 18:30ean, helduendako plaza dantza saioa izanen da, Urdiaingo plazan. Eta Euskaraldiari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 18:00etan, haurrendako antzerkia eta txokolate jana izanen dira, Urdiaingo plazan. Entsegua 11:00etan izanen da, eta 6 eta 10 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute. Aldez aurretik izena eman behar da, liburutegian.
Maiatzaren 25ean, igandea, 12:00etan, Kantu zaharra, kantu berriak Muskitz, Ihabar, Oskotz eta Eraso herrietako kantu eta dantzen emanaldia izanen da Barazkigunen, Irurtzungo musika eskolako txistu ikasleen eskutik.
Maiatzaren 25ean, igandea, Lakuntzako kultur etxean, Etxarri Aranazko Abesbatza Txikiak 'Jostailugilea' ipuin musikatua mustuko du. Emanaldi "berezia" izanen da. Etxarriko Abesbatzak elkartasun kontzertu batean parte hartu zuen, Barañainen.
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Ekainare 1era arte Koldo Arnanz Zufiaurreren marrazketa eta margoketa tailerreko artistek 2024-2025 ikasturtean egindako lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Maiatzaren 15ean, osteguna, hasiko da Euskaraldia, eta Lakuntzan hasiera ekitaldia eginen dute; 19:00etatik aurrera izen emateko aukera eta txapa banaketa egonen da, eta 19:30ean, prentsaurrekoa, argazkia, auzatea eta abar eginen dute euskararen aldeko ekimenari ongi etorria emateko. Aurretik, maiatzaren 9an, izena emateko aukera izanen da, 18:30etik 20:00etara, plazan. Maiatzaren 21ean, 18:30ean, Euskaraldiaren barruan Mintzakide saioa izanen da, jubilatuen elkartean. Maiatzaren 25ean, 13:00etan, Euskaraldiaren "amaieraren hasiera" eginen dute, Adierazpenaren irakurketarekin, eta euskararen aldeko esaldi musikatuekin.
Maiatzaren 15ean, osteguna, 18:30ean, Euskaraldiari hasiera eginen diote Bakaikun: ariketa sozialari ongietorria emateko etxajua botako dute, trikitilariek girotutako auzatea izanen da, eta txapa banaketa eginen dute. Maiatzaren 17an, larunbata, arratsaldean, Euskaraldiaren gunea jarirko dute, eta Aitzkibil krosean zehar hainbat ekimen izanen dira. Bestetik, maiatzaren 24an, larunbata, 19:00etan, pintxopotea eta euskaraokea eginen dute, Euskaraldiaren barruan, eta maiatzaren 25ean, igandea, 13:00etan, amaierako etxajua botako dute eta musika izanen da.
Maiatzaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Euskaraldiari hasiera emanen diote Altsasun, BM supermerkatuaren aparkalekuitk aterako den kotxe karabana batekin. 19:30ean, suziria izanen da, Atsasu Kantuz taldeak girotua, eta unean ere izena emateko eta txapa hartzeko aukera izanen da. Maiatzaren 16an, ostirala, 19:00etan, Foru plazan, auzate girotua izanen da, eta maiatzaren 17an, larunbata, 19:00etan, Euskararen ibilbidea izanen da; Iortia zabalgunetika biatuko da eta ordu bateko iraupena izanen du. Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean, Euskara kalera aterako dute AEKko ikasleek, eta saioak kalean eginen dituzte. Maiatzaren 22an, osteguna, Kultura euskaraz, orain! ekimena izanen da, eta 19:00etan elkarretaratzea eta Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua izanen dira, Foru plazan, eta 20:00etan, Erkudengo Ama Abesbatza kaleetan barna izanen da, Iortiatik abiatuta. Maiatzaren 23an, ostirala, 18:00etan, euskal dantza emanaldia izanen da, Foru plazan, eta maiatzaren 24an, larunbata, 12:00etan, Haize Berriak bandaren entsegua Iortia zabalguneko estalpean. Euskaraldiari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 09:00etan, Altsasuko Gaiteroen dianak izanen dira, herrian zehar; ondoren, 13:00etan, Erraldoien kalejira izanen da, gaiteroak laugnduta. Foru plazan amaituko dute ibilbidea. Burundako Txistularien kalejira izanen da ere. 13:30ean Itsu Koplak izanen da, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Foru plazan, eta ariketa sozialaren amaierako argazkia eginen dute ahobiziek eta belarriprestek.
Maiatzaren 22an, osteguna (19:00etan), maiatzaren 25ean, igandea (19:30ean), eta maiatzaren 26an, astelehena (19:00etan), Daniel Auteuil zinemagilearen Presunción de inocencia filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Hiltzaile baten absoluzioa lortu zuenetik, Jean Monier abokatuak ez du kasu kriminal gehiago onartzen. Hala ere, emaztea hiltzea leporatu dioten familiako aita bat ezagutzen du, eta hunkituta sentituko da. Bezeroa errugabea dela sinetsita, epaiketa irabazteko ahal duen guztia egiteko prest egongo da. Emanaldiak: Maiatzak 22, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Maiatzak 25, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Maiatzak 26, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).
Maiatzaren 15ean, osteguna, Euskaraldiaren hasiera ospatuko dute Etxarri Aranatzen. 18:30ean txistulariekin kalejira eginen dute, eta 19:00etan Erraldoiak aterako dira eta Euskaraldiko margolanak izanen dira, plazan. Maiatzaren 17an, larunbata, 10:00etatik 11:30era gazte eta helduendako Dantzakiaren klase irekia izanen da, frontoian, eta, ondoren, pala partidak izanen dira. Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, igandea, 17:00etan, futbol erregionalen partidak izanen dira, futbol zelaian. Maiatzaren 22an, osteguna, 19:00etan, bertso poteoa izanen da Etxarri Aranazko tabernetatik, eta Euskaraldiko ospakizunekin jarraitzeko, maiatzaren 24an, larunbata, amaieraren bezperan, erraldoiak gaiteroekin aterako dira, 13:30etik aurrera. Ariketa sozialarari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 13:00etan, Etxarri Kantuzen emanaldia izanen da, eta 19:00eta Haize Berriak bandaren kontzertua. Euskaraldiak iraun bitartean ere AEKren sorpresa izanen da Etxarri Aranatzen.
Maiatzaren 23an, 24an eta 25ean, ostiraletik igandera, VII. Pobo a Feira izanen da, Uharte Arakilen, Pulpeiro Barallaren eskutik: besteak beste, ribeiro eta albariño ardoak edateko, eta galiziako txurraskoa, olagarroa, itxaskiak, kriolloa eta abar dastatzeko aukera izanen da. Ostiralean 20:00etatik aurrera eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera izanen da Galiziako azoka zabalik.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |