Maiatzaren 31n, larunbata, Hatortxu Rock ospatuko den zonaldeak garbitzeko auzolana deitu dute, 09:00etan, Lakuntzako pinudian.
Maiatzaren 31n, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Emakumeendako indar tailerra antolatu du Irurtzungo Udalak. Tailerra doan izanen da, baina aurretik izena eman behar da kulturetxea@irurtzun.eus epostan, maiatzaren 26a baino lehen. Gutxienez hamar lagun eta gehienez hogei laguneko taldea osatuko da, eta parte hartzaileek 15 urte baino gehiago izanen dute. Tailerraren helburu nagusia indarraren lana entrenamendu errutinetan eta jarduera fisikoan sartzeare garrantzia azaltzea izanen da. Etxean entrenamendu errutina bat prestatzen irakatsiko da, eta oinarrizko ariketak behar bezale giten ere.
Kulturen Arteko 3. Elkartasun Zikloaren baitan lau ekitaldi antolatu dituzte: elkartasun azoka, ipuin kontaketa, Palestinarekiko elkartasuna ehuntzen eta Munduko Arrozak. Elkartasun azokako irabaziak AGO elkartearendako izanen dira.
Maiatzaren 31n, larunbata, 'Ez Gasteiztik, ez Ezkiotik. AHTrik ez!' lelopean mobilizazioa deitu dute, Altsasuko udaletxearen aurrean.
Maiatzaren 31n, larunbata, Irristaketa eskolaren ate irekien eguna eginen dute, 16:00etatik aurrera, Altsasuko Zelandi frontoian. 5 urtetik aurrerako maila guztiak izanen dira, eta 16:00etan hastapena izanen da, eta 17:00etan ludikoak eta lehiaketa aurrekoa.
Maiatzaren 31n, larunbata, 16:00etatik aurrera, Futbolin txapelketa antolatu dute Irurtzungo Larrazpin.
Maiatzaren 31n, larunbata, Paintballera irteera antolatu dute Intxostiapunta gazte gunetik. 16:15ean joanen dira, eta 20:30etan itzuliko dira.
Maiatzaren 31n, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean, Trasteando taldearen udaberriko kontzertua izanen da, eta ez da bakarrik izanen: Altsasuko taldearekin batera Sacalfi taldeak eta Andoni Sarobek parte hartuko dute. Bertako melodiak, musika latinoa eta erritmoak eta estilo eta genero musikalen aniztasuna bilduko ditu kontzertuak. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian; gutxi gelditzen dira.
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Ekainare 1era arte Koldo Arnanz Zufiaurreren marrazketa eta margoketa tailerreko artistek 2024-2025 ikasturtean egindako lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |