Maiatzaren 27an, asteartea, 17:00etan, Nola lagundu etxerako lanak egiten euskaraz ez dakiten etxeetan hitzaldia izanen da, gaztelaniaz (Ya llega el verano y... ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas con las tareas escolares si no sabemos euskera?), Iturmendiko udaletxearen ganbaran. Maddalen Aristegi ebete-ko elkarteko kidea izanen da hizlaria. Ekainaren 2an, astelehena, 18:00etan, Uda heldu da eta... Nola lagundu seme-alabei euskara gehiagotan hitz egin dezaten? hitzaldia izanen da, Urdiaingo auzoan, euskaraz, Maddalen Aristegiren eskutik. Sakanako Mankomunitateak antolatu ditu hitzaldiak, eta parte hartzeko aurretik izena eman daiteke 948 464 840 telefonoan edo euskara1@sakana-mank.eus epostan.
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Maiatzaren 29an, osteguna (19:00etan), eta ekainaren 1ean eta 2an, igandea eta astelehena (19:30ean eta 19:00etan, hurrenez hurren), Oscar Illingworth zinemagilearen Los tortuga filmaren emanaldia izanen da. Sinopsia: Deliak eta haren alaba Anabelek ez dute aitaren aldeko duelua izango. Jaengo olibondo zelaien eta Bartzelonako kaleen artean, bi emakumeek euren etorkizunaren ziurgabetasunari aurre egingo diote maitasunaren eta minaren, samurtasunaren eta gogortasunaren arteko orekak eginez. Emanaldiak: Maiatzak 29, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Ekainak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Ekainak 2, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |