Ekainaren 21ean, larunbata, 16. Espaciobiker motorren topaketa izanen da, Irurtzunen. Besteak beste, Nafarroa, Gipuzkoa, nomadak, Valladolid eta Bizkaiko motorzaleak elkartuko dira: 09:00 Izen emate irekiera. 10:30 Ibilbidea hamaiketakoarekin (6 euro). 14:30 Bazkaria, Matxain jatetxean (ehun pertsonendako; bazkaria: 20 euro; bazkaria eta hamaiketako 25 euro). 18:00 Sakanako Harri Jasotzaile eskolaren erakustaldia, zozketa eta motor jokoak. Ondoren, DJ, eskolako patioan.
Ekainaren 21ean, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Zoru pelbikoa tailerra izanen da, Lizarragako eskolan.
Ekainaren 21ean, larunbata, I. Etxarri Aranazko Emakumeen Lasterketa jokatuko da.
Ekainaren 21ean, larunbata, pilota jaialdi berezia antolatu du Arbizuko Udalak, omenaldiarekin. batera
Ekainaren 16tik aurrera Pikuxar tabernako hormak Cocoli Areta artistaren pirograbatuen erakusketarekin daude apainduta.
Ekainaren 20an eta 21ean, ostirala eta larunbata, dorrobarrek San Juan eguna ospatzen lehenengoak izanen dira; ekainaren 21ean, larunbata, olaztiarrek Batueko ospatuko dute; eta ekainaren 23an, iluntzean, San Juan bezpera gaua ospatuko dute Sakanako herri askotan.
Ekainaren 21etik 24ra, larunbatean asteartera, San Juan festak ospatuko dituzte Uharte Arakilen. Gazte Asabladak bezperan, ekainaren 20an, ostiralean, hasiko ditu festak.
Ekainaren 14an eta 21ean, larunbatak, izanen dira Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikuskizunak, Iortia kultur gunean. Ekainaren 15ean, igandea, Lakuntzako taldeak 'Vaiana' ikuskizuna eginen du, herriko kultur etxean.
Ekainaren 20tik 23ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte sanjuanak Izurdiagan.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |