Ekainaren 16tik aurrera Pikuxar tabernako hormak Cocoli Areta artistaren pirograbatuen erakusketarekin daude apainduta.
Ekainaren 20an eta 21ean, ostirala eta larunbata, dorrobarrek San Juan eguna ospatzen lehenengoak izanen dira; ekainaren 21ean, larunbata, olaztiarrek Batueko ospatuko dute; eta ekainaren 23an, iluntzean, San Juan bezpera gaua ospatuko dute Sakanako herri askotan.
Ekainaren 21etik 24ra, larunbatean asteartera, San Juan festak ospatuko dituzte Uharte Arakilen. Gazte Asabladak bezperan, ekainaren 20an, ostiralean, hasiko ditu festak.
Ekainaren 23tik 29ra, astelehenetik igandera, ospatuko dituzte festak arbizuarrek.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |