Zortzi eragilek antolatuta, Euskal herriko Erdigunera Ibilaldia egingo da urriaren 12an, igandea, lurraldetasuna aldarrikatzeko. Bost udal eta kontzejuk Erdigunera nola iritsi jasotzen duten panelak egin dituzte, eta lehena Irañetan jarri dute. Giro ederra espero da
Urriaren 12an, igandea, txistorraren inguruan antolatzen dute festa izanen da, Arbizun. Hamabosgarren edizioa izanen da. Tartean Nafarroako Trikitilarien bilkura eta Arbizuko Erraldoiak Haizeberri Dultzaineroekin kalejira izanen da, baita aatea ere.
Urriaren 12an, igandea, 10:00etatik aurrera, Ziza eta Landaren Erakusketa izanen da, Etxarri Aranazko plazan. Domingo Garciandiari, Fernando Goyari, Bixente Garziandia Barze-ri eta Jose Luis Eseverriri omenaldia eginen zaie. Bitartean pintxo dastaketa Derry, Lekuona eta Xapatero tabernetan izanen da ere. Arzabal elkarteak eta Mikologi eta Landaren Taldeak antolatu du erakusketa, Larrañetan Mendi Elkartearen, Etxarri Aranazko Udalaren, Goierriko Zuraken eta Insalusen laguntzarekin.
Urriaren 12an, igandea, 'Ez gara azkenak izango' Adriana Olmedo konpainiaren ikuskizuna izanen da, Olaztiko kultur etxean.
Urriaren 12an, igandea, 17:00etan, 'Heidi, Katamotzaren erreskatea' animaziozko filmaren emanalia izanen da, Iortia kultur gunean, euskaraz: Heidi zortzi urteko neska bat da, ausarta, eta sentiberatasuna erakutsiko du katamotz familia bat eta negozio gizon diruzale baten etxea salbatuz. Emanaldia: Urriak 12, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian (4 euro).
Urriaren 12an, igandea, 17:30ean, Victoria A. Musseti antzerkigile olaztiarraren Olaiaren lorategia antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean, Sendaberri Paisaia eszeniko berriak programaren barruan. Sarrerak Etxarri Aranazko Udalaren webgunean eros daitezke, 3 eurotan.
Urriaren 12an, igandea, 'Airean' Nomada Zirko konpainiaren ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Urriaren 31ra arte, Andoni Egurza Irisarri lakuntzarraren Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuen erakusketa izanen da ikusgai, Sorginak tabernan, asteazkenetik igandera. Ostiraletan, 18:00etan, artistaren bisita gidatua izanen da, eta irudiak nola eta zergatik sortu dituen azalduko du.
Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 9an, 12an eta 13an, osteguna, igandea eta astelehena, hurrenez hurren, Alejandro Amenabar zinemagilearen El Cautivo Miguel de Cervantes idazlearen gazte garaiko istorioa kontatzen duen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Miguel de Cervantes soldadu gazte bat da, eta arabiar korsarioek bahitu eta Argelera eramango dute. Bertan hilko dela jakitun, istorioak kontatzen babesa sentituko du. Emanaldiak: Urriak 9, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Urriak 12, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian. Urriak 13, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |