Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 6tik 24ra, Bubisher proiektuaren hamabosgarrne urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Lakuntzako liburutegian egonen da ikusgai.
Urdiainen Herri-Eskola hobetzeko komunitate hausnarketa prozesua martxan jarri dute, irailaren 16an hasi eta urriaren 21era arte. Saioak Urdiaingo udaletxearen auzoan izanen dira. 'Zaindu dezagun Urdiain. Haurren herria denon eskola. Urdiaingo herri eskolako zerbitzuak eta ekipamenduak hobetzeko komunitate hausnarketa' prozesuaren egitaraua Irailak 16 asteartea18:00 -19:30 Aurkezpena: Inspirazio saioa. Irailak 23 asteartea18:00 - 19:30 Lehenengo tailerra: Eskolaren diagnostikoa eta beharrak. Irailak 30 asteartea16:30 Txikientzako tailerrak (3 - 5 urte). Urriak 7 asteartea18:00 - 19:30 Bigarren tailerra: Proposamenak. Urriak 14 asteartea 16:30 Txikientzako tailerrak (6-11 urte). Urriak 21 asteartea18:00 - 19:30 Hirugaren tailerra: Eskola berrituaren ko-diseinua
Urriaren 24ra arte Ekonomia Solidarioari buruzko erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian, eta, harekin batera, urriaren 10ean, ostirala, 'Kontsumo kritikoari buruzko tailerra izanen da.
Urriaren 13tik 15era, astelehenetik asteazkenera, Mikologia Jardunaldiak izanen dira, Iortia kultur gunean. Altsasuko Ferietan, igandean, erakusketa izanen da, Garbitokian.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |