Urriaren 17an, ostirala, 'Bai, bero handia dago eta gu gara! Hitz egin dezagun menopausiaz' kafe tertulia eginen dute, 17:00etan, Lakuntzako liburutegian. Menopausia garaian dauden pertsonak bizipenak partekatzera eta beste batzuenak aditzera gonbidatu dituzte; horrela, elkarrekin, sintomak eta horiek modu "zoriontsu eta osasuntsu" batean igarotzeko aholkuak partekatuko dituzte.
Urriaren 17an, ostirala, 19:30ean, La Banda del Jefe Bigun taldearen kontzertua izanen da, Altsasuko Urtzi tabernan, tabernaren agurrean.
Urriaren 31ra arte, Andoni Egurza Irisarri lakuntzarraren Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuen erakusketa izanen da ikusgai, Sorginak tabernan, asteazkenetik igandera. Ostiraletan, 18:00etan, artistaren bisita gidatua izanen da, eta irudiak nola eta zergatik sortu dituen azalduko du.
Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 6tik 24ra, Bubisher proiektuaren hamabosgarrne urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Lakuntzako liburutegian egonen da ikusgai.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Urriaren 24ra arte Ekonomia Solidarioari buruzko erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian, eta, harekin batera, urriaren 10ean, ostirala, 'Kontsumo kritikoari buruzko tailerra izanen da.
Urriaren 19an, igandea, Disiden.Cia konpainiaren dantza garaikideko ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Aurretik, urriaren 17an, ostirala, gaztetxoendako tailerra eginen dute dantzariek.
Urriaren 17an hasiko dira Altsasuko Feriak, eta igandea, urriaren 19an, egun handia izanen da. Larunbatean, besteak beste, Onddo lasterketa, izanen da. Altsasuko Peñak ere kalera aterko dira, ostegunetik.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |