Urriaren 18an, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Zoru pelbikoa tailerra izanen da, Izurdiagako herrietxean.
Urriaren 18an, larunbata, jokatuko da, Dantzaleku Sakana atletismo taldeak antolatutako proba. Izena ematea zabalik dago
Urriaren 18an, larunbata, 13:00etan, Alstasuko udaletxearen aurrean, Zarautzen gizon batek 53 urteko emakume batek erail duela salatzeko Indarkeria matxistari aurre egin! mobilizazioa deitu du Itaiak.
Urriaren 18an, larunbata, Arakilgo Emakume Taldeak ospakizuna antolatu du, Etxarrengo Iratzar jatetxean.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 31ra arte, Andoni Egurza Irisarri lakuntzarraren Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuen erakusketa izanen da ikusgai, Sorginak tabernan, asteazkenetik igandera. Ostiraletan, 18:00etan, artistaren bisita gidatua izanen da, eta irudiak nola eta zergatik sortu dituen azalduko du.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Urriaren 18an, larunbata, Pikuberfest Pikuxarreko garagardo azoka eginen dute, 19:00etan aurrera, euskal txokoaren tabernan. Bonoak 10 eurotan erosi ahalko dira (bi garagardo eta pintxoa). Bestetik, urriaren 19an, igandea, 13:00etan, Ekizaren bakarkako kontertua izanen da, Pikuxar plazan, Argitzala EH Tourraren barruan.
Urriaren 17an hasiko dira Altsasuko Feriak, eta igandea, urriaren 19an, egun handia izanen da. Larunbatean, besteak beste, Onddo lasterketa, izanen da. Altsasuko Peñak ere kalera aterko dira, ostegunetik.