Urriaren 21ean, asteartea, 18:30ean, Iortia kultur gunean, EHBilduk antolatutako Altsasu, herri zaintzailea solasaldia antolatu du Javier Arza parlamentaria eta NUPeko irakaslearekin eta Amaia Abudice Altsasuko EHBilduko zinegotziarekin; besteak beste, zaintza sistema publikoaren eta komuunitarioaren eraikuntzen udalerrien eginkizunari buruz hitz eginen dute.
Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 6tik 24ra, Bubisher proiektuaren hamabosgarrne urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Lakuntzako liburutegian egonen da ikusgai.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Urriaren 20an, 21ean eta 22an, astelehenean, asteartean eta asteazkenean, 18:00etan, Altsasuko irakurle klubak bilduko dira, lehenengo bi egunetan gaztelaniazko taldeak elkartuko dira Los días perfectos liburuari buruz hitz egiteko, eta asteazkenean, Maitasun kapitala liburuari buruz hizketatzeko. Irakurkule kluba Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko aretoan biltzen dira.
Urriaren 24ra arte Ekonomia Solidarioari buruzko erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian, eta, harekin batera, urriaren 10ean, ostirala, 'Kontsumo kritikoari buruzko tailerra izanen da.
Urdiainen Herri-Eskola hobetzeko komunitate hausnarketa prozesua martxan jarri dute, irailaren 16an hasi eta urriaren 21era arte. Saioak Urdiaingo udaletxearen auzoan izanen dira. 'Zaindu dezagun Urdiain. Haurren herria denon eskola. Urdiaingo herri eskolako zerbitzuak eta ekipamenduak hobetzeko komunitate hausnarketa' prozesuaren egitaraua Irailak 16 asteartea18:00 -19:30 Aurkezpena: Inspirazio saioa. Irailak 23 asteartea18:00 - 19:30 Lehenengo tailerra: Eskolaren diagnostikoa eta beharrak. Irailak 30 asteartea16:30 Txikientzako tailerrak (3 - 5 urte). Urriak 7 asteartea18:00 - 19:30 Bigarren tailerra: Proposamenak. Urriak 14 asteartea 16:30 Txikientzako tailerrak (6-11 urte). Urriak 21 asteartea18:00 - 19:30 Hirugaren tailerra: Eskola berrituaren ko-diseinua