Urriaren 22an, asteazkena, 18:30ean, Euskara eta munduko hizkuntza gutxituak Hizkuntza komunitate gutxituen esperientziei buruzko hitzaldia izanen da Altsasuko Itsasi euskaltegian. Kaqchikela, Maia eta Guarania hizlarien komunitateek parte hartuko dute. AEKk, Sakanako Mankomunitateak eta Garabidek antolatu dute hitzaldia.
Urriaren 31ra arte, Andoni Egurza Irisarri lakuntzarraren Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuen erakusketa izanen da ikusgai, Sorginak tabernan, asteazkenetik igandera. Ostiraletan, 18:00etan, artistaren bisita gidatua izanen da, eta irudiak nola eta zergatik sortu dituen azalduko du.
Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 6tik 24ra, Bubisher proiektuaren hamabosgarrne urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Lakuntzako liburutegian egonen da ikusgai.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Urriaren 24ra arte Ekonomia Solidarioari buruzko erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian, eta, harekin batera, urriaren 10ean, ostirala, 'Kontsumo kritikoari buruzko tailerra izanen da.
Urriaren 20an, 21ean eta 22an, astelehenean, asteartean eta asteazkenean, 18:00etan, Altsasuko irakurle klubak bilduko dira, lehenengo bi egunetan gaztelaniazko taldeak elkartuko dira Los días perfectos liburuari buruz hitz egiteko, eta asteazkenean, Maitasun kapitala liburuari buruz hizketatzeko. Irakurkule kluba Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko aretoan biltzen dira.