Urriaren 31ra arte, Andoni Egurza Irisarri lakuntzarraren Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuen erakusketa izanen da ikusgai, Sorginak tabernan, asteazkenetik igandera. Ostiraletan, 18:00etan, artistaren bisita gidatua izanen da, eta irudiak nola eta zergatik sortu dituen azalduko du.
Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 6tik 24ra, Bubisher proiektuaren hamabosgarrne urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Lakuntzako liburutegian egonen da ikusgai.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Urriaren 24ra arte Ekonomia Solidarioari buruzko erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian, eta, harekin batera, urriaren 10ean, ostirala, 'Kontsumo kritikoari buruzko tailerra izanen da.
Urriaren 23an, 26an eta 27an, osteguna, igandean eta astelehena, Asier Altuna zinemagilearen Karmela euskarazko filmaren emanaldia izanen da (gaztelaniazko azpidatziein), Iortia kultur gunean. Jone Laspur, Eneko Sagardoy, Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran dira antzezleak, eta filmak Kameleren eta bere familiaren istorioa kontatzen du; 1937 Frantzian babestu dira, gerraren ondorioz etxetik bota baitituzte. Han erbesteko euskal kultur enbaxada Karmelerekin harremanetan jartzen da musikaren eta dantzaren bidez gerraren aurka borrkooatzen saiatzeko. Bertan Txomin ezagutuko du, tronpeta jotzaile profesionala, eta maiteminduko dira. Venezuelan denboraldi batez bizi eta gero, bikotea etxera itzuliko da, kendu zieten guztia bereskuratzeko itxaropenarekin. Emanaldiak: Urriak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Urriak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Urriak 27, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Urriaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, Imanol Uribe zinemagilearen La sospecha de Sofia filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Antzezleak Alex Gonzalez, Aura Garrido, Zoe Stein, Irina Bravo eta Yaiza Guimare dira. Filmean Danielek gonbidapen misteriotsu bat jaso du bere ama biologikoa ezagutzera joateko, Gerra Hotzaren erdian dagoen Ekialdeko Berlinera. Gonbidapen hori onartzea bere bizitzako akatsik handiena izango da, KGBren plan sekretu baten funtsezko pieza izaterako pasako baita. Une horretatik aurrera, Sofia bere bikotekide etengabeko susmoan biziko da. Emanaldiak: Urriak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Urriak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |