Urriaren 24an eta 25ean, ostirala eta larunbata, Tramankuluren Deskontrol escape rooma izanen da, Intxostiapunta gazte gunean; ludopatia eta teknologikoen mendekotasunen prebentziorako ihes gela izanen da. Parte hartzaileak sei eta zortzi kide taldetan sartu beharko dira, eta aurretik izena eman behar da gazte gunean. Antolatzaileak Intxostiapunta, Altsasuko udala, Tramankulu, Aralar menpekotasunen kontrako elkartea, Nafarroako Gazteriaren Institutua eta Nafarroako Gobernua dira. Hiru saio izanen dira egun bakoitzean: 17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan. Bestetik, asteburuari amaiera ezinhobea emateko, urriaren 26an, igandea, Gazte zinema izanen da gazte gunean, 18:00etatik aurrera.
Nafarroako Gobernuak Cultur Izan programaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Bitan izanen da Sakanan: urriaren 10ean, Irurtzunen, txistuari buruzko jarduera izanen da, eta urriaren 24an, Altsasun, txalaparta oinarri duen tresna berri baten aurkezpena
Urriaren 25an, ostirala, 18:30ean, Irakurkide txakurrekin irakurtzeko Biak Bat elkartearen tailerra izanen da, Olatzagutiko liburutegian. Plazak mugatuak dira, eta aurretik izena eman daiteke liburutegian.
Urriaren 24an, ostirala, 19:00etan, Ahoztar Zelaietak El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi liburuaren aurkezpena eginen du, Etxarri Aranazko liburutegian. Liburu hau EAJren barruko boterearen funtzionamendua ulertzeko saiakera bat da, klanen arteko eragin banaketa eta horrek euskal erakundea eta gizartearendako dituen ondorioak. Era berean, Pradalesen ibilbide politikoaren berri ematen.
Urriaren 24an, ostirala, 21:00etatik aurrera, Bertso afaie izanen da Etxarri Aranazko Karrikestu elkartean: Aitor Sarriegi eta Joanes Illarregi bertsolariak ariko dira kantuan.
Urriaren 31ra arte, Andoni Egurza Irisarri lakuntzarraren Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuen erakusketa izanen da ikusgai, Sorginak tabernan, asteazkenetik igandera. Ostiraletan, 18:00etan, artistaren bisita gidatua izanen da, eta irudiak nola eta zergatik sortu dituen azalduko du.
Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 6tik 24ra, Bubisher proiektuaren hamabosgarrne urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Lakuntzako liburutegian egonen da ikusgai.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Urriaren 24ra arte Ekonomia Solidarioari buruzko erakusketa izanen da, Ziordiko liburutegian, eta, harekin batera, urriaren 10ean, ostirala, 'Kontsumo kritikoari buruzko tailerra izanen da.
Ostiraletan, 19:00etan, Pediatria zerbitzu duin baten alde: 1,5 pediatra! elkarretaratzeak deitu dituzte, Altsasuko udaletxearen aurrean.
Urriaren 24an eta 25ean, ostirala eta larunbata, ospatuko dute Irurtzungo Larrazpiko eguna. Ostiralean, 20:00etatik 00:00etara, Pintxopote reggae musikatua izanen da: Kalamubirik soinu sistem taldearekin. Larunbatean, 22:00etatik aurrera, bazkideen afaria eta etxeko DJaren emanaldia izanen dira.