Urriaren 25ean, larunbata, 19:00etan, Toni Bright: magia de la mente mentalismo ikuskizuna izanen da, Olaztiko kultur etxean. Adminarekin egin daitzekeen trebetasun anitzak erakutsiko ditu mentalistak, mago ospetsu eta onenetako batek. Azken sarrerak aurretik 6 eurotan eta egunean bertan 8 eurotan eros daitezke.
Urriaren 25ean, larunbatean, 19:00etan gaztelaniaz eta 21:00etan euskaraz, Arizona antzezlanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Antzezleak Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira: George y Margaret beraien frontera defenditzen ari dira. Bizilagunak han zeuden, zai deskuido txikienean muga pasatzeko... baina adi egon behar dute… Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi, eta beraien bizitza komikoa guztiz aldatzen hasiko da. Azken sarreran 12 eurotan eros daitezke.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 31ra arte, Andoni Egurza Irisarri lakuntzarraren Urteetan ikasitako tekniken inguruko grabatuen erakusketa izanen da ikusgai, Sorginak tabernan, asteazkenetik igandera. Ostiraletan, 18:00etan, artistaren bisita gidatua izanen da, eta irudiak nola eta zergatik sortu dituen azalduko du.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Urriaren 24an eta 25ean, ostirala eta larunbata, ospatuko dute Irurtzungo Larrazpiko eguna. Ostiralean, 20:00etatik 00:00etara, Pintxopote reggae musikatua izanen da: Kalamubirik soinu sistem taldearekin. Larunbatean, 22:00etatik aurrera, bazkideen afaria eta etxeko DJaren emanaldia izanen dira.